2022/01/20

ITUR-BURUak

 



Gaian zehar zure ustetan agertu den kontzeptu nagusia lelo gisa irudikatu.




  Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko?

 

Lehendabizi erresistentziak eta aurretiko inertziak. Are gehiago esango nuke, arazoaren ezezagutza baino kontzientzia  eza. Hori izango zen hasierako zailtasuna eta seguruenetik zailena gailentzeko.

Bigarrenik, curriculumaren lehen konkrezio mailan errezena iruditzen zait gailentzea. Marko teorikoa erredaktatzerakoan hezkidetza arazoaz jabetuta daudenak kargutzen badira ez dot ikusten horrenbesteko arazorik. Egia bada ere datu harrigarri bat azaleratu dela aste honetako irakurgaian, “Heziberri 2020-Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa” dokumentuan behin bakarrik aipatzen dala hezkidetza hitza.


Baina Oinarrizko Hezkuntza arautzen duen 236/2015 Dekretu-ra bagoaz zuzenean, lege dokumentu honetan bai sakontzen dela gehiago hezkidetzaren alorrean. Ikus dezagun zer diñoen hurrengoko artikulu honetan:

17. artikulua.– Hezkidetza-helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzea.

1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hezkidetza-proiektuak egitea eta hezkuntza-proiektu eta curriculumetan hezkidetzako helburu hauek sar daitezen sustatuko du:

a) Emakumeei eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.

b) Emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen soziala eta historikoa txertatzea, irakatsitako edukiak berrikusiz eta zuzenduz, hala dagokionean.

c) Beharrezko jakintzak gehitzea, etxeko lanak eta pertsonen zaintza dela eta, neskek nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen eta erantzukizunen ardura har dezaten.

d) Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean ez ditzaten aintzat hartu gene­roan oinarritutako baldintzapenak.

e) Emakumeenganako indarkeriaren prebentzioa; horretarako, gatazkak konpontzeko indarke­riarik gabeko metodoak ikasiko dira, bai eta aniztasunean eta emakumeen eta gizonen eskubide- eta aukera-berdintasunean oinarritutako bizikidetza-ereduak ere.

[https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/2015/12/22/236/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/]

 

Bestalde, Curriculumaren bigarren eta hirugarren konkrezio mailetan agian zailtasun gehiago sor daitezke goian aipatutako erresistentziak direla eta. Batez ere mintegietan burutu behar diren urteko programazioetan genero ikuspuntua txertatzerakoan.

 





Aurreko edizioetako post bat aukeratu.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/zuek-erabaki-zer-erakutsi.html

(“Zuek erabaki zer erakutsi”)

Blog-post hau aukeratu dot bere interes handiko edukiengatik, proposatzen dituen baliabide, esteka eta bideoengatik eta bere ere azalpenen koherentziagatik. Baina batez ere hasieran idazten duen hausnarketa-galdera honengatik:

“Asteak daramatzagu ikastaroan hezkidetzarekin bueltaka. Nik esango nuke nahiko argi dugula hori dela bidea. Eta esango nuke ere hezkuntza munduan dabilen inor ez dela ausartuko kontrakorik esaten”.

Gustuko izango nuke ados egotea aurreko baieztapenarekin baina esperientziak esaten dozta horrelakoren hiruzpalau oraindik badaudela hezkuntza alorrean. Erresistentzietaz hitzegiten dogunean, agian ez dira kasu kopurutsuenak baina bai zailenak saihesteko: arazoa bera ukatzen dutenekin topo egitea alegia.

 

Bukatzeko, hurrengoko bideoa esegiten dot hemen. Mezua ez bada berria ere (emakumeen ez-presentzia artearen historia curriculum-ean), bai gustatu zait bere aurkezpen estiloa: laburra, zuzena eta batez ere erakargarria.





 

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina