Partehartzea zer den eta zertarako izan daiteken jakiteko oso baliagarria izan da aste honetan landu dugun informazioa.
Aurreko edizioetako posten artean hauxe aukeratu dut:
PARTAIDETZA, GUZTION ESKUBIDEA
Gustatu zazkit aukeratu dituen aspektuak eta horiek adierazteko bideoak:
Bizitzako esparru guztietan parte hartzeko eskubidearen inguruko bideoa:
Emakumeen parte-hartzearen kasuan, Tolosako Emakumearen etxea definitzeko partehartze prozesuari buruzko bideoa:
Emakumearen etxea definitzeko parte-hartze prozesu irekia
Haurren eta nerabeen partaidetzaren inguruko bideoa, Pasaiako herriaren gobernantza berriaren sorrera, haurrak eta nerabeak subjektu politiko aktiboak kontutan hartuz.
Eskubidean_Pasaia, haurren eta nerabeen hiria
Bestalde, aipatutako postean ere gomendatzen duen bezala, inguru hezitzailean proiektu parte-hartzaile bat diseinatzeko, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako zuzendutako “Partaidetza: gurekin bada, izango da” materiala ere aipatuko nuke, batez ere planteatzen diren moduluetan diseinatutako jarduerak, tresnak eta baliabideak, sekuentzia ordenatu baten moduan adierazten baitira.
Azkenik, nire inguruan partaidetzaren inguruan aipatuko dudan proiektu esanguratsuen artean, Bergara 2030, egin Herrixa, Bergarako Udalak 2030era begira adostu duen plangintza jasangarria, herritarrekin eta herriarentzat; bertan herritarren sektorekako elkarrizketak izan dira eta, nire ustez, nahiko parekideak izaten saiatu dira egindako batzordeak (hezkuntza, gazteria, merkatariak, industria, emakumeak, euskara, kultura, kirola, 3. adina, lurraldea, auzoak…)
Hauxe da herritarrok pentsatzen duguna:
Horrelako partehartze prozesuek aukera ematen dute indibidualki eta kolektiboki, hainbat erabaki eta konpromesu hartzeko eta herriko hainbat esparruetan eraldaketa abiarazteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina