Kurrikulumaz eztabaidatzean edota hausnartzean, gaur egun autore ezberdinek kurrikulum ofizialtzat hartzen dutenaz mintzo gara. Kurrikulum mota hau hezkuntza sistemak barnebiltzen dituen programa, baliabide didaktikoak, metodologia eta helburuak barnebiltzen ditu. Batzuen ustetan, kurrikulum hau malgua da eta testuingurura moldagarria izan daiteke. Nire ustetan, aldiz, indarrean dauden eta planteatzen direnak zaharkituak ez ezik, eskola bakoitzaren beharrizanetara zein egoera berezietara moldatzeko aukera murritza dute.
"Nolako jendartea, halako hezkuntza sistema" esaten zidan sarri lagun batek. Argi dago gure kasuan horrela dela. Sistema horren parte diren pertsonak erdigunean jarri beharrean, lar merkatuaren beharrizanei erantzun eta lan munduari begira diseinatua dago. Hori dela eta, hezkidetza eta honekin harremantzen ditugun baloreak alboratu eta androzentrismoa gailentzen da. Horregatik, eskoletan eduki zein baliabide hezkifetzaileak baliatzen badira, bertako hezitzaileen ezkutuko kurrikulumagatik dela uste dut.
Azkeneko urteetan, asko izan diren hezkuntza sisteman eta kurrikulumean eman diren aldaketak eta nire ustez, ikas komunitatea osatzen dugun agenteen inplikazio ezak hezkidetza bezalako elementuak kanpoan utzi ditu. Guk argi daukagu hezkidetza jendarte pareki baten eraikuntzan ezinbestekoa dela eta honetan sakontzeko eta indarrak metatzen hasteko urratsak emanak ditugu. Ondorioz, proposatzen dudan lema hurrengoa da:
Lemarekin jarraituz, jendartea pertsonok osatzen dugun heinean, jendarteak berak ere gu baldintzatu eta gugan eragiten duela aipatu beharra dago. Nire ustetan, hau ere hezkuntza sistemarekin gertatzen den zer Edo zer da. Horregatik, hezitzaile bezala erantzukizun bat daukagu eta ikas komunitatearen parte garen heinean, berau aldatzeko eta honetan eragiteko gai izan behar dugu.
Aurreko edizioetako postei dagokionean, Edurnek idatzitakpo hautatu dut. Behin nire hausnarketa plazaratuta, bere izenburuak arreta deitu nau, honakoa baita: alda ezina bada, begirada kritikoa piztu!. Orduan, nire buruan bueltaka hasi den ideia hurrengoa izan da: Zerbait dago aldatu ezin dena? Hezitzaile bezala belaunaldi berriak gure xede taldea izanik, ezinezkoa al da aldaketarik sustatzea? Zerbaiten alde ez bagaude, kurrikulumera mugatu eta berau transmititzen jarraitu beharko genuke?
Bakarrik hezkuntza askatzaileak/ hezkidetzaileak bermatuko du jendarte parekidea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina