Har dezagun bada: DENBORA, eta eralda ditzagun gure espazioak, errepresentazioak eta denboraren beraren erabilera. Ratioak aipatzen ditut, izan ere, ikusi dugun moduan, desoreka izugarria dago gizonezko eta emakumezkoen artean, dela kaleen izenetan, dela eskolako patioan duten tokian, dela telesail eta filmetako pertsonaia eta protagonisten kopuruan honako artikuluetan ikus daitekeen moduan (CIMArena edota STATISTArena), hamaika adibide eman genitzake.
Aurreko ediziotako Ixar-en honako posta hautatu dut. Batetik, bertan egindako akrostikoa asko gustatu zaidalako, oso pertsonala iruditu baitzait, berezia. Bestetik, garrantzia handia eman diolako ikus-entzunezkoen atalari, lotura ikusi diot hemen jarri ditudan artikuluekin.
Gaurkoan, ingurukoen sentsibilizaziorako honako irudiak ekartzea otu zait:
Mini Clubman eta Countryman. Zer deritzozue? Dirudienez, Mini autoak gehienetan emakumeek erosi, alokatu edo erabiltzen dituzte, begira honako artikulua. Ziurrenik horregatik eta beste artikulu honetan dionagatik erabaki dute gizonak eureganatzeko auto hauek merkaturatzea, handiagoak dira, potentzia gehiago dute eta gizonezkoei zuzendutakoak dira, ezta? Zer irudikatzen du honek?
Nire ustez, gauza txikienek ere garrantzia dutela
jabetu behar dugu eta horiek aldatzen hasi. Esate baterako komunen kontua. Ez
da batere kostatzen jatetxe, taberna, kiroldegi, eskola… edozein tokitan
ezberdintasunik egiten ez duten komunak jartzea.
Eremu hezitzailean lantzeko erronkak:
●Berdintasunezko espazioak definitu behar ditugu eta
horretarako beharrezko hausnarketak egin ondoren, aldaketak egiteko pausuak
eman, proposamenak egin eta gauzatzen joan. Berdefinitu beharrekoak: gelak,
aldagelak, komunak, korridoreak, patioak. Ez dugu dena egun batetik bestera
aldatu behar, baina egia da detaile txikienek ere badutela garrantzia, ezin da
paso egin.
●Ikastetxeak herriarekiko harremana estutu beharko
luke, bertako urbanismoari erreparatu eta hausnartuz. Ikasleek ikerketak egin
ditzakete eta proposamenak luzatu Udalari, esaterako.
●Eskolan erabiltzen dugun materiala gertutik behatu,
zer nolako ikus-entzunekoak, irudiak… erabiltzen ditugun eta aldaketak egin
behar badira, egin.
●Ikasleekiko tratuari ere erreparatu, ea
desberdin tratatzen ditugun neska ala mutil izan, denbora berdina eskaintzen
diegun edo ez, hitz egiteko aukera berbera duten ala ez…
Gainera, II. Hezkidetza Planaren zutabe
guztiekin daude lotuta aipatutako erronka hauek, baina batez ere honakoekin:
1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren
aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera
ez-sexista.
3. Emakumeen jakintza eta haien ekarpen
sozial eta historikoa integratzea.
6. Ikastetxeko espazioak eta eskolaz
kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
“Denbora da poloigrafo bakarra” dio Berri Txarrak, ea denborarekin egia bihurtzen den ikasle guztientzako berdintasunezko espazioen ametsa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina