Aurreko urtetako Argiñe Alacanon posta asko gusta
zait, batez ere Col·lectiu Punt6-k eta Adriana Ciocolettok egindako “Espacios para la vida
cotidiana” lanaren grafiko
bat, non ikus daitekeen egunerokotasunean emakume eta gizonen artean dagoen
desoreka ordainpeko lana eta etxearen artean egiten ditugun ibilbideetan.
Oso irudi grafikoa da desoreka hori erakusteko.
Azpiko irudi honekin zelako garrantzia duen kale
izenetan emakumeak agertzeak, horrek eragina duelako memoria sozialean eta
heziketan.. Diez de Ureren arabera. Kaleak historia zaharra eta garaikidea
irudikatzen ditu, Horregatik da hain garrantzitsua kalea kontrolatzea..
Trantxek uste du kale izenak sinboloak direla: «Herritarrak noren bideari
jarrai diezaion nahi dugu?». Haren arabera, «kale izenek beti garamatzate
galderak egitera. Herritarrek ereduak eraikitzen dituzte haien bidez». Emakume
izen gehiago agertuko balira, haienganako kuriositate handiagoa izango luke
jendeak, haren iritziz.
Emakumeen izena
dituzten kaleen hausnarketa interesgarria proposatzen da artikulu honetan:
Jendartean lantzeko erronkak:
- - Sentsibilizazioa
emakumearen presentziari buruz arlo eta eremu guztietan.
- - Horren
zergatiaren azalpena, ikertu, aurkitu, ….
- - Ekintza
plana egin egoera horri buelta emateko asmoz: Proposamenak udaleetan, herri
elkarteetan,….
Orain dela 4 urte
inguru Gernika-Lumo udaleko Berdintasun zerbitzuak Martxoak 8rako kaleen
inguruan proposamen didaktiko bat kaleratu zuen 4 dokumentuekin: Kaletegia, emakumeen
presentziari buruzko testu bat eta zenbait galdera, Gernikako emakume ospetsu
batzuk taula bat proposamenak egiteko,….
Gerra garaiaz eta
ondorengo urteetaz 45 emakumek emandako testigantzak ardatz hartuta 70
emakumezko igo dira eszenatokira, dantza, musika eta bertsoak uztartzen dituen
ikuskizunean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina