2019/12/23

Emakumeen errepresentazioa


Emakumeen presentzia espazioa eta denboran aldarrikatu behar dugu. Mundua guztiona da eta ez soilik gizonena. Gure errepresentazioa berreskuratu behar dugu.
Historian zehar pariarkatuak sistematikoki ezkutatu ditu emakumeen ekarpenak. Gure hirietan garrantzitsuak diren emakume guztiak ikusarazi behar ditugu. Inkontziente kolektiboa ikusten ditugun izen eta estatua horiekin sortzen da. 

Non daude emakumeak gure historian?

Zer pentsatuko lukete umeek, neska eta mutilak, milaka urtetan emakumeok ez dugula ezer egin mundu honetan?



Beste edizioetako post-en artean, Olatz Ucinen Guztiontzako espazioak aukeratu dut. Patioko antolaketaren garrantzia oso ondo azaltzen du: espazioaren erabilera parekidea bultzatuz, genero estereotipoak baztertuko genituzke, eta komunaren erabilera ere mahai gainean jartzen du.

Sentsibilizatzeko bideoa Emakumeak eta hiri foroa erabiliko nuke edozein herri edo hiritan lanean hasteko.




Emakumeak eta Hiria Foroa emakumeen herri partaidetzarako taldea da. Ekimen honen helburu nagusia da hiria aztertzea eta hausnartzea genero ikuspegitik, pentsatuz emakumeen beharrak ez direla kontutan hartu hiri-plangintzan.

Urte hauetan, Foroak ekarpen asko egin dizkio Donostiako Udaletxeari hainbat gaien inguruan: mugikortasuna, hiri-plangintza, azpiegiturak, hiri-zerbitzuak edo etxebizitza. Batzuk kontutan hartu izan dira, adibidez autobus publikoetan irisgarritasuna hobetzea eta umeen orgekin bidaitzeko aukera ematea, edo emakumeen izenak aukeratzea kale izendegian."Emakumeon Donostia" mapa, emakumeen izenak dituzten kaleak, parkeak eta eskulturak jasotzen dituen mapa.


Jendartean lantzeko erronkak: 
  • Gizonek eta emakumeek ez dugu espazioa modu berean erabiltzen.
  • Espazioa erabiltzea guztion eskubidea da, ez batzuena bakarrik.
  • Ikuspegi feminista erabiliz espazioen azterketa egin behar dugu.
  • Gizon eta emakumeen espazioak eta presentziak berdina izan behar du.
  • Berdintasuna ez da iritsiko emakumeak espazio publikoetan infraerrepresentatuta badaude.
  • Gizonentzako espazio publikoa  eta eta emakumeentzako espazio pribatuaren dikotomia hautsi behar da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina