Aste honetako gaia irakurri ostean, hauxe da nabarmendu nahi nukeen ideia; izan ere, oso barneratuta dugu egungo edertasun-kanona. Gainera, ikusi dut umeekin zein gazteekin honi buruz hitz egitean, harrigarria egiten zaiela Historiako beste momentu batean beste kanon batzuk egon direla jakitea.
Pausoak pixkanaka-pixkanaka ematen gabiltza; batzuetan, astiroegi, hori bai. Baina azken aldian, atsegin handiz ikusi dut arropa-marka batzuk hasi direla kanonetatik kanpo dauden gorputzak kontuan hartzen.
Badago, gainera, irakurgaian irakurri eta asko gustatu zaidan esaldi bat: transak
ez daudela harrapatuta “okerreko gorputzetan”, ezpada “okerreko jendartean”.
Oso argigarria iruditu zait. Horretan dago erronketako bat: jendearen
perspektiba aldatzean errealitate guztiek lekua izan dezaten. Honekin lotuta,
aurreko batean trans baten egoera komentatzen ari ginela, gutako batek esan
zuen askotan transei helarazten diegun mezua dela haien gorputza maite behar
dutela. Baina onartu genuen hori esaten diegun bitartean pentsatzen ari garela
5 kilo sobran/faltan ditugula, ipurdi handi/txikia dugula…Denok dugu hausnartzeko eta aldatzeko beharra.
Honetaz guztiaz sentsibilizatzeko, aurreko batean, NAHIKO erakundekoek Isa Duque Psicowomanen hitzaldia antolatu zuten. Eta, horretan, gomendatu nahi dizuedan bideo honen berri izan nuen.
Era berean, Berdindu aipatuko nuke hainbat baliabide eta erraminta ematen dizkigutelako transexualitatea eta genero-aniztasuna lantzeko.
Azkenik, aurreko edizioetako post hau gomendatu nahi dizuet. Lehenengo eta behin, Josebe Iturriozen aipatu oso gustuko dut; izan ere, uste dut gai hau oso lotuta dagoela genero-estereotipoekin. Jarraitzeko, oso laburmetraia esanguratsua iruditzen zait berak txertatutakoa, baita hausnarketarako proposatu dituen galderak ere. Gainera, baliabide pilo bat aipatu ditu zerrenda batean (batzuetan, niri neuri behintzat horrelakoak topatzea kostatzen zait). Eta, azkenik, aipatu dituen erronkak eta Miquel MissƩren aipua oso aberasgarriak direla deritzot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina