Hasteko afektibitatea eta sexualitatea definitu nahiko nuke:
AFEKTIBITATEA: nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objektuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna. Laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea, eman eta jasotzeko gaitasuna.
SEXUALITATEA: plazerraren kudeaketa, desioaren espresioa eta komunikazioa, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin. Konplizitate, adostasun eta askatasunean oinarritzen da. Sexualitatea aniztasuna da, nork bere modu propioan bizitzen du.
Hainbat adituk diote heziketa afektibo-sexuala ez dela behar den moduan lantzen. Gure gazteek ereduak ez izatean, ez erreferenteak, ez heziketarik,... orduan pornografiara jotzen dute, eta gaur egun gazteek uste dute pornografian ikusten dutena da beraiek euren harremanetan egin behar dutela. Beharrezkoa da hezkiketa afektibo-sexuala, eta hori txikitatik ikasi behar da. Hona hemen Xabi Iturberen hitzaldia non proposatzen du "maitaleen pedagogia" guztiz lotuta jendarteak behar duen hezkiketa afektibo-sexualarekin, benetan interesgarria:
B06 Berritzeguneko jardunaldiak 19-20: Ikasleen Sexualitatea XXI mendean (Xabier Iturbe)
Beraz, ikasleekin heziketa afektibo-sexuala landu eta hainbat informazio eskaini behar diegu. Hori horrela, hurrengo materiala ikasleekin lantzeko aprosa deritzot.
Unitate didaktikoa: Gure gorputz anitzetan, gu geu [pdf]
Educación 3.0 webgunean "Recursos para trabajar la aducación sexual en el aula" ditugu: Zinea, bideoak, jokuak... hainbat daude, baina gaztelaniaz dira baliabideak.
Euskaraz ez dago horrenbeste, baina osasun orrian badugu "Sexumuxu". DBHko programa bat da, heziketa afektibo-sexualari buruzkoa. SEXUMUXU proposamen interaktibo bat da: Teknologia berrietan oinarrituta dago, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleentzat da. Materiala interaktiboa da eta joko interaktibo bat du: abentura grafiko bat da; bertan, ikasleek erronka batzuk gainditu behar dituzte, eta horiei esker, heziketa afektibo-sexualaren eremua ikasi eta sakontzen dute.
Helburu nagusia nerabeei laguntzea dituzten premia afektiboak eta sexualak gobernatzeko gaitasunak barneratzen. Horretaz gainera, irakasleentzat eta gurasoentzat materiala eskaintzen du.
Eitb-n ere badago saio bat non beraien helburua modu natural, entretenigarri eta hezitzailean hezkuntza sexuala hobetzen laguntzea da.
Hezkuntza sexualaren inguruko saioa. Hemen niretzat interesgarriak diren atal batzuk:
Bideoa: Hausnarketa bideratzea da sexu-hezkuntzaren gakoa
Nola ulertzen dute haur eta nerabeek sexu-hezkuntza
Heziketa afektibo-sexuala lantzen ari garela, aipatzekoa da ere, YOLANDA DOMINGUEZ artista-kazetariak aurkezten duen lana. Publizitatean agertzen diren irudi multzoa deskriba zezatela eskatu zien 8 urteko ikasle batzuei. Ikusitakoaren arabera, umeek ulertu zuten “neskak gaixo daudela, mozkortuta edo hil zorian. Mutilek, berriz, super-heroiak, jarduera buru, talde nagusiak edo enpresariak gisa”. Emaitza hauetan ere garbi ikusten da bortizkeria inplizitua dagoela irudiekin zer ikusia duten eta lau haizetara zabaltzen diren irudi indartsu hauetan, “gizon” eta “emakume” estereotipo negatiboenak indartuz.
Horren inguruan hurrengo emaitza eta ondorioak agertu ziren:
Urtero, modako markek beren bilduma berriak sustatzeko kanpainak egiten dituzte. Lan honetan, 8 urteko haur talde bati irudi horietako batzuetan ikusten dutena sedkribatzeko eskatu zitzaien, eta emaitza adoerazgarria ozan zen: “emakumeak gaixo daude, mozkortuta eta hilda. Superheroiak, nagusiak eta enpresariak dira.
Haurrek irudiak deskodetzen dituzte eta agerian uzten dituzte gizonen eta emakumeen tratamenduan dagoen indarkeria inpizitua eta desberdintasuna, haiei laguntzeko eskaintza eginez: “Gose dira”, “Bakarrik sentitzen dira” eta “Hil litezke”, edo beren nahiak haien roelatan proektatuz: “Zoriontsu daude”, “NIk ere unobertsitatera joan nahi dut”, “ Ni naiz nagusia”.
Kritika moduan erabiltzen den formatu herrikoia, modaren munduak sortzen dituen ezkutuko mezuei buruzko gai asko planteatzen dituena: zergatik lotzen ditugu horrelako irudiak gramouttatekin eta luxuarekin?, zergatik babesten dituzte markek horrelako mezuak?, zer egun dezakegu hori aldatzeko?
Eskolan oraindik lan handia egin behar da guztiontzako espazio seguru bihurtu arte. Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak, ondoko hauek izango lirateke:
Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseirikitze lana.
Afektibitatearen garapen berdinkidea. Garrantzirik dute sentimenduek, emozioek eta burmuinak.
Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira. “Bai, BAI da” eta “Ez, EZ da”.
Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira. Hori inportantea da sexualitateaz gozatzeko.
Sexualitatea ez da arriskutsua. Balio hauek mantendu behar dira: elkar ardura, ERRESPETUA, elkar balorazioa, konfiantza, autoezagutza eta elkar ezagutza, konplizitatea, BERDINTASUNA eta ASKATASUNA.
Elkarrekiko errespetuan, nahian eta adostasunean oinarrituriko edozein sexualitate-adierazpen zilegi da.
Sexualitatea eta genero-identitaea alda daitezke bizitzan zehar.
Iazko post-en artean hauxe aukeratu dut, egindako hausnarketa eta balorazioa interesgarria iruditu baitzait: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/bakoitzaren-errepikaezintasuna.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina