2020/01/14

II-4-3- PARTAIDETZA PAREKIDEARI BURUZ HAUSNARTZEN


II-4-3- PARTAIDETZA PAREKIDEARI BURUZ HAUSNARTZEN.

      


2015-2016ko deialdian formakuntzan parte hartu zuen kide baten ekarpenarekin natorkizuet. https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=partaidetza

Bertan, Partaidetza garatzeko 3 baldintzei buruz hitz egiten ditu:
Parte hartzen jakitea, ahal izatea, nahi izatea.

Horretaz gain, hezkuntza sistemak eredua izanik, nesken partaidetzan duen eragina eta islada aipatzen digu. Bizi dugun errealitatearen behaketa eta hausnarketa baita neskeei bermatu beharreko partaidetzaz.

Nire uste apalean, ekarpen aberasgarriak dira. Idazkia egin zenetik hona, urratsez urrats aldaketa ugari eman dira, etengabeko eraldaketa murgilduta gaudelakoan nago.
Hala ere, autokonplazentzian murgilketa sahiestuz, aurrera jarraitu ahal dugu. Formakuntza honetan partekatzen ari diren emaitza adibide adierazgarria da.

  • ·        Partaidetza gure inguruan behatu dudan aspektu bat:


Emakumeak atletismoan, begirada bat.
Gaur egun emakume korikalariak ikustea ohikoa da. Baina beti ez da hórrela izan.  Gogoan izan dezakegu 1967. Urtean Kathrine Switzer estatubatuarra dorsalaz korrika egin zuen lehengo emakumezkoak, Bostongo maratoian izandako esperientzia. Lasterketako epaile batek bostgarren kilometroan gelditu nahian, gerritik heldu zion. Hainbat korrikalari defendatu eta haien babespean maratoia bukatu zuten. Ondorengo bi irudien artean 50 urte igaro dira.


80. Hamarkadaren hasieran Euskal autonómi erkidegoan federatutako emakume beteranak ea esku batekin zenbatu ahal ziren (Camila Bravo, Charo Larrañaga, Encarnación Martínez… Horretaz gain, federatu gabeko “running” aintzindariak ere izan ziren:  Lali, Juli, Esperanza, Bego…

1981. urtean Santurtzin emakume batek bere senarrarekin batera, bere laugarren umea izan zuen. Senarrak animaturik, alabek praktikatzen zuten kirolan hasi zen. Atletismoa izan zen 36 urteko emakume honek aukeratutako kirola. 
Bera Encarnación Martínez da, nire ama.

Garai horrean, neska gazteen artean arrunta egiten ari zen kiroletan aritzea. Soinketa, ballet-a, saski baloia edota igeriketa kirolarruntenak ziren. Neska gutxi batzuk arte martzialak edota futbola ere aukeratzen zuten.

Atletismoak ohiartzun txikia zeukan eta emakume beteranoentzat lehen urteak ez ziren errezak izan. Pistatik kanpo entrenatzen zutenean irainak eta hitz potoloak entzun behar zituzten. Etxera joateko eta etxekoaz arduratzeko oihu egiten zieten edota haien irudiari buruzko iruzkin desatseginak entzun behar zuten ere. Baina kirolarekiko maitasuna handiagoa zen. Kementsuak izan ziren eta beste emakumeak erakarri zituzten, Santurtzin talde indartsu eta gogotsua bilduz. Beste clubetako emakumeekin atzikimendu sendoa eraiki eta ahizpatasun modelo eredugarria sortu zuten.

Encarnación Martínez,1983. urteko Logroñon burutatako Españako pista txapelketan.

Haiek, orain emakumeok normaltasunez igarotzen dugun bidea zabaldu ziguten. Eskerrik asko. 

  • ·        Baliabideak:

Beti emakumeen partaidetza sustatzen. Dosnostiako maratoia. https://www.zurichmaratondonostia.com/albisteak/beti-emakumeen-partaidetza-sustatzen
Emakumeen partaidetza partidu politikoetan
Prentsa oharra: Indurstria ministerioak gizonen eta emakumeen partaidetza orekatua sartzea sustatzen duten ekintza publikoetan parte hartzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina