Aste
honetako gaiari aurre egiteko, alegia, PARTAIDETZA PAREKIDEA
lortzeko, lan handia dugu aurretik. Horretarako, ezinbestekoa dugu
EMAKUMEAREN JABEKUNTZA.
Aurreko
edizioetako post bat aukeratzekotan, #ItziarIrigoien, IXAR-ena
aukeratuko nuke. Askotan aukeratu dut bere lana, egia esan. Asko
gustatzen zait gaiak nola aurkezten dituen. Datu piloa emateaz gain,
oso aurkezpen erakargarriak egiten ditu eta gaia bere osotasunean oso
ondo lantzen du:
Partaidetzari
buruzko irakurgaiaren ondoren, hausnarketatxoa egiteko beta izan dut.
Eta...egia esan, ondorenzgoaz ohartu naiz: Espazioaren zein
denboraren parte hartzaile izateko, horien jabe izan behar
dugu. Emakumearen jabekuntza ezinbestekoa da, beraz. Umetatik,
alegia, amaren tripan gaudenetik daukagu gure partaidetza zehaztuta.
Sartu diguten beldur asko saihesteko, “ezintasuna” astindu eta
buruetatik kentzeko, 2.postuan egotearen asimilazioa hausteko,
“zaintzaren” jabekuntza errotik eteteko eta makina bat konturi
aurre egiteko...AHALDUNTZEA da bide bakarra, JABEKUNTZAREN
BIDEZ.
Horrekin
batera, hain interesgarria den kontzeptu bat aipatuko dut:
SORORITATEA edo euskaraz, AHIZPATASUNA. Emakumeok, sistema
heteronormatibo eta heteropatriarkatuari aurre egiteko geure arteko
ahizpatasunak ahalduntzean baino ez digu lagunduko. Erosoago eta
indartsuago egingo dugu aurrera partaidetza parekidea zein beste
edozer lortu ahal izateko.
Inguru
hezitzailean, PARTAIDETZA PAREKIDEA lor dadin, gauza
sinpleekin hasiko nintzateke ni neu, alegia, berez mutil edo gizonen
parte hartzea ohikoa izan den espazioetan, emakumearen protagonismoa
handituko nuke. Esaterako, hain ospe handia duen kirol bat aukeratu,
futbola edo esku pilota adibidez, eta ikastetxeetara, Nahikari Garcia
edo Leire Etxaniz eraman umeekin mahai inguru bat izatera. Eta
proiektu txiki baina interesgarri bezela, mutilen eta nesken ohiko
espazioak aztertzea ondo legoke, ESPAZIOAK eta DENBORAK
ere honetan zerikusi handia baitute. Hainbat ikastetxetan espazioaren
kudeaketa dela eta proiektu interesgarriak egiten ari dira. Espazioak
aztertu eta gero, diagnostikoaren ostean, erronka inetresgarriei
aurre egitea ondo legoke, ohiturak gutxika-gutxika aldatuz.
Pazientziaz
eta asmo onez, gauza txiki asko lor daitezkeela uste dut.
Hor
duzue bideo interesgarri bat: Soldedad Murillo eta Emakunde
IMG:http://www.coruna.gal
Beraz,
jarrai dezagun
PARTE
HARTZE PAREKIDEA lortzeko
bidea
eraikitzen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina