Hona hemen nire hitz hodeia:
Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea
sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz
gero?
Hainbat lekutan esaten den eran, ikuspuntu
hezkidetzaileak, betaurreko moreak, errealitatea aztertzeko tresna paregabea
bihur daitekeela azpimarratuko nuke nik. Irakasleok ezin dugu egin ezikusiarena eta material
didaktikoarekiko izan dugun begirada kritiko horretan azterketa hezitzailea
barneratu beharko genuke. Oso ariketa emankorra da material didaktiko baten
azterketa eta taldean egiten bada askoz hobeto. Aste honetan ikusi dugun
moduan, tresna ugari daude materialak behatzeko, baita sortzeko ere.
Zentzu horretan, ikuspuntu hezitzailea lotuko nuke
paradigma inklusiboarekin. Nik uste bi ikuspuntu horiek erabat komunikatuta
daudela eta ezin dela bultzatu ekintza hezkidetzailearik ez bada inklusiboa,
eta aldrebes.
Aurreko
kartela adibide on bat da frogatzeko nola lotzen diren Hezkidetza eta
inklusibitatea, izan ere, material inklusibo bat diseinatzeko irizpideetan
Hezkidetzaren ikuspuntua erabat txertatu dago. Beste adibide bat da zer dioen otsailaren
18ko 4/2005 Legeak (29. artikuluan, hain zuzen ere): “Irudien eta hizkuntzaren
erabilera inklusiboa egitea, bi sexuen irudi plurala bermatuko duena,
genero-rolak eta -estereotipoak alde batera utzita. Generoan ez ezik kultura
edo sexu-aukera bezalako alderdietan diskriminaziorik sortzen ez duten
hizkuntza eta irudia erabiltzea hezkidetza-eskola sortzeko funtsezko urratsa
da.”
Nik
iradokizun hauetatik materiala behatzeko tresna sume bat egingo nuke nire
lankideekin konpartitzeko eta edozein artikulu, unitate didaktiko edota
materiala erabili baino lehen kontuan izan dezagun.
Aurreko
edizioetako sarreren artean, Olatzena aukeratu dut, irakasleon arteko auzi
zahar bati buruz hausnartzera ausartu
delako: Curriculumaren aldatzeko beharra. Hona hemen, apunte azkar bat: “…curriculumak
bi helburu argi izango balitu, pertsona integralak eta komunitate inklusibo bat
lortzea, hezkuntza errotik aldatuko litzatekeela uste dut eta modu hontara,
pertsona askeagoak, zoriontsuagoak, hobeak eta gizarte justuago bat lortuko
genukeela iruditzen zait. Androzentrismoaren ordez, pertsona anitzen
ikuspegitik mundua ulertuz.”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina