GURE HIZKUNTZA BERRIKUSTEN
Ezinbestekoa da konturatzea geure hizkeraren oinarrian desberdintasuna datzala eta, hurrengo urrats legez, desberdintasun hori agertu eta sendotzen duten hizkuntza erabilerak desa- gerrarazteko tresnak eskaini behar ditugula. Irakasleok, gainera, eredugarri jokatu behar dugu eta ahal dugun guztia egin genero berdintasunaren alde, erreferenteak baikara alor horretan. Horrexegatik, ahalegindu egin behar gara gure hizkerak ere berdin trata ditzan bai ikasle neskak zein ikasle mutilak.
Pasadan aurrreediziotetako sarreta bat aukeratzea oso zaila izan da, hori dela eta erabaki egin dut idea bat aukeratzea: HIZKUNTZA IKONOGRAFIKOA.
Suposatzen da irudiak testu era neutral batean ulertuak egiten direla baina ez da horrela izaten, hori dela eta hemen daukazue hainbat argazki. Emakumeak eta gizonak guztik desberdin tratatzen dira: Emakume seduktoreak eta gizon superheroiak.
Zergatik uste dugu hizkuntza garrantzizkoa dela hain zabala izanik? Hizkuntza errealitatearen agerpidea izateaz gain, errealitatea egin ere egiten du, eraiki eta sortu; halaber, pentsaera baldintzatzen digu, geure munduaren ikuskera marraztu egiten du eta aldatzen ere lagundu dezake. Hizkuntzaren aldaketez, oro har, esan behar dugu hizkuntza guztiak aldatzen direla, beti eta etengabe, ezina dutelako ez aldatzea. Gainera, aldatu, bilakatu eta egokitzen diren bitartean, sendotu egiten dira, indartu eta biziraupena bermatu. Aldatzen ez den hizkuntza hila da. Hori dela eta, gure eskuetan dago gure hizkuntza aldatzea.
Giden artean hauek aipatu nahiko nituzke (erderaz eta euskeraz):
- -Euskararen erabilera ez sexista. Emakunderen eskutik Amelia Barkinek egindakoa.
- -Guía para la revisión del lenguaje desde la perspectiva de género. Mercedes Bengoetxeak egindakoa
- Calero Fernández, M.A.: Sexismo lingüístico. Análisis y propuestas ante la discriminación sexual en el lenguaje, Madrid, Narcea 1999
- Instituto de Ciencias de la Educación: El sexismo y el androcentrismo: análisis y propuestas de cambio, número 3 de la colección Cuadernos para la Educación, Universidad Autónoma de Cataluña, Barcelona 1993
- Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP): Propuestas para un uso no sexista del lenguaje, Vitoria 2000
- Lledó Cunill, Eulàlia: El sexismo y el androcentrismo en la lengua: análisis y propuestas de cambio, Barcelona: ICE de la UAB [Cuadernos para la Coeducación 3], 1992
Bereziki oso ondo eta laburtuta,
- BERDINTASUNAREN ALDEKO ESKULIBURUA/MANUAL POR LA IGUALDAD EN EL LENGUAJE (Portugaleteko Udaletxea)
Adibide eta proposamen zehatz asko agertzen dira eta kasu bakotzean bai euskara eta bai erdararen azterketa sakona egiten da beraien erabilera hezkidetzailea izan dadin.
Bukatzeko, azpimarratu nahiko nuke, atal honetan hausnartu egin ditudan ideia garrantzitsu batzuk:
- Hizkuntza bat hitz multzo bat baino gehiago da.
- Hitzek sortzen dituzten irudiak ez dira inoiz neutroak.
- Hizkuntzaren bitartez balio etikoak transmititu eta errealitatea interpretatzen ikasten dugu.
- Hizkuntzak genero estereotipoak eta sexismoa sustatzeko zubi bat bihur daiteke.
Nire memean aipatu dudan moduan gure erronka izan behar da hezkuntza birziklatzea eta hizkuntzaren erabilpen sexista baztertzea (hizkuntza ikonografikoan, ikasgeletan, tabernetan…). Eta hizkuntza sexistaren erabilera ikustarazi gure ikasleei ea horrela lortzen dugun etorkizunean gure geletatik eta gure mundutik desageraraztea.
GAbonetan gaudenez aprobetzatu nahi dut Oier Araozalagak idatzitako artikulu hau berrezkuratzeko eta bide batez, guztioi bihotzez zoriontzeko…..Zorionak eta urte berri on!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina