Aurreko
ikasturteetako post-ak irakurri ondoren Goretti Eskalzak egindakoarekin geratu
naiz. Idatzitako dena gustatu zait, izenburutik hasita bideok barne. Gaiaren
inguruko azterketa sakona eta interesgarria burututa.
Hizkuntza ez
sexista bat aukeratzekotan Emakundek argitaratutako gida aukera dut, “Euskararen erabilera ez sexista” izenduna. Bertan generoen analisia jorratzen da, baita
sexismoa eta androzentrismoa, gainera hobeago ulertzeko adibide ugari agertzen
dira. Eremu hezitzailean bi alderdi landu beharrezkoak emakumeak bistaratzea
eta irudiak dira, azken finean bistatik dena oso argi sartzen zaigu eta ez
diogu garrantzia handia ematen.
Baina horrelako
gaiekin beti agertzen dira erronkak…Oso garrantzitsua ta ezinbestekoa iruditzen
zait materialaren irudiak zaintzea, beti bezala gaiaren inguruko informazioa
jaso eta formakuntza, jendea kontzientziatzea honek duen garrantziaz, umorea
zaindu…
Aspaldiko partez honen inguruan hausnartzen ari nintzen. Bi mutikoen ama izanik, egoera deserosetan murgilduta egoteko harriskua dut. Umeak txikiak izan
ErantzunEzabatuziren bitartean hirurok neskeen komunean sartzen ginen. Baina nagusitzen doazen heinean, haiek mutilen komunean sartu nahi izan dute. Noizbehinka laguntza behar dute eta "gizonezko" komunetan "kolatu" behar izan naiz. Deseroso sentitu naiz, begiradak, iruzkinak.... nabaritu ditut.
Beste aldetik, umeak bakarrik uzten ditudanean, segurtasun falta nabaritzen dut: ondo moldatuko dira, laguntza behar izatekotan atera beharko dira, norbaitek zeozer esan edo egin ahal die...
Honen ondorioz, urruneko jarrera hezgarria edo "remoto"-a egin behar izan dut. Sartu aurretik "Speech" zehatza eman edota atetik haiekin hitz egin. Bata zein bestea ekiditu ahal genituen komunak mixtoak balira.