Nire ustez landutako gaiaren leloa “Errespetatu” litzateke. Hezkuntzaren erronka bat pertsonak heztea da, beraz pertsona bakoitzak nahi duen bezala izateko eta askatasunean bizitzeko eskubidea bermatzea litzateke.
Adibide gixa bideo hau daukagu “El amor no tiene etiquetas”.
Kontuan izanda gaur egungo gazteak amodioaren inguruan dituzten sineskeriak lan asko dago egiteko. Beharrezkoa da hezkuntza afektibo-sexuala lan egitea zer askotan nahiz eta “ezer ez egitea, egitea da”-n kontuan eduki behar dugu ikusgai dauden ereduak, orokorrean heterosexualak direlako binarismoan murgilduta. Hezkuntzan armairutik ateratzerakoan ingurunetik indarkeria jaso dezakezu, bakoitzak bere iritziak ditu eta horiek aldatzea zaila da, beraz errespetua da bidea.
Ikerketa eta txosten asko dira maitasun erromantikoa indarkeria matxistarekin zerikusi zuzena daukala adierazten dutenak. Hauen artean:
- Jóvenes, amor romántico y violencia en la pareja
- II. Hezkidetza-plana, 16. orrialdean hau irakur dezakegu "sexu-indarkeria (indarkeriaren biktimen kasuen %31 14 urtetik beherakoa da eta %35,8 14 eta 17 urte bitartekoa. 14 eta 17 urte bitarteko biktima nerabeen %31,4k bikotekidearen edo bikotekide ohiaren erasoa jasan zuela 2017an”
- Competencias docentes para la prevención del ciberacoso y delito de odio en Secundaria
Horregatik hezkuntza afektibo-sexuala funtzezkoa da
Eta gure nerabeak ulertu eta barneratu dezatela "ezetz beti da ezetz". Anne Etchegoyen, Itziar Ituño- ren abestia "No Es No"
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau proposatu nahi dizuet.
Gustatu zait erabili dituen
argazkiak eta bideoak
Aste honetako gaiaren
inguruko baliabide (abesti, irudi, bideo), irakurketa edo erreferentea izan
daitekeen norbait proposatu ikasleekin erabiltzeko.
Gomendioa, Emakundeko Nahikoonline, hainbat unitate didaktiko proposatzen ditu:
Hemen uzten dizuet CarmenRuiz Repulloren Pepe eta Peparen erlazioaren bideoa hausnarketa egiteko.
Nire ustez erronka nagusiena estereotipoak apurtzea,
sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea eta aniztasunean heztea. Eta
helburu hauek lortzeko bai formazioa eta bai konpromisoa behar da eta ez
bakarrik hezkuntzan lan egiten duten pertsonena baizik eta alderdi politikoena
eta gizartearena.
Azkenik Emma Watson-en bideo hau aukeratu dut, Berdintasuna denen ardura delako eta denen konpromisoa behar duelako.
Gaur Martxoak 8 - GORA BORROKA FEMINISTA!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina