Horixe da aste honetako gaian irakurritakoaz hausnartu ondoren, azpimarratuko nukeena. Egia da, beste arrazoi batzuk direla tarteko (orain arteko ikuspegi negatiboa, besteak beste?), nik neuk gatazketatik urruntzeko joera daukadala. Baina gatazkak erronka gisa hartu beharko genituzke; izan ere, prozedura egokia jarraituz hazteko, garatzeko eta hobetzeko aukera ematen digute. Beraz, aberasgarriak dira.
Aurreko ikasturteetako postei dagokienez, honako hau aukeratu dut hasieran gatazkaren inguruan nik egindako hausnarketaren parekoa egin eta dokumentatu duelako. Gainera, Jule Goikoitxearen hitzak oso egokiak iruditzen zaizkit. Azkenik, baliabide egokiak eskaintzen ditu, eta gaia Hezkidetzaren II. Planarekin lotzen du.
Bestetik, nik proposatutako baliabideak hauexek dira:
https://elearning3.hezkuntza.net/013159/course/view.php?id=95
Material piloa dago Ordiziako Berritzeguneko Moodlen horretan. Horietako bat, hain zuzen ere, hauxe da: "Ikastetxeetan gatazkak elkarlanean ebazteko estrategiak". Egongo da material berriagorik honetan, zalantzarik ez, baina niretzat hasiera egokia da.
Eta irakasleak bizikidetzan trebatzeko, ostera, Nafarroako beste hau (kasualitatez, gomendatu dudan postean ere aipatzen da):
Ume txikien ama ere banaizenez, hona hemen haiekin landu ditudan beste bi hauek:
Eta hori lantzeko fitxak.
Eta
bideo hau opari:
Azkenik, eremu hezitzailean ditugun erronkak aipatuko ditut:
- Gatazkaren zentzu negatiboa aldatzea. Gatazka hazteko zein garatzeko beharrezkoa den erronka gisa identifikatzea.
- Gatazkak modu baketsuan ebazteko bideak erakustea.
- Elkarbizitza positiborako giroa sortzea.
- Genero-ikuspegia txertatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina