2021/03/29

TRATU ONETIK ELKARBIZITZA POSITIBORANTZ

 


Ikastaroa aurrera joan den heinean, behin eta berriz agerian geratu da itxuran berdintasunaren aldekoa den arrazoibidea erakusten badu ere, eskolak ez duela berdintasunean hezten. Kontzienteki hezkidetzailea den planteamendu batetik esku hartu ezean, eskolak gainerako botere sozialek erreproduzitzen dituzten genero-estereotipo sexista berak hedatuko ditu.

Eskolaren azken helburua ikasle bakoitzaren garapen integrala den neurrian, pertsona bakoitzarentzat leku seguru bihurtu behar dugu. Nola? Ikasle bakoitza askatasunean eta berdintasunean heziz. Horretarako gako bat, aste honetako gaia: tratu onak, hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz. Horren bitartez benetako elkarbizitza positibora iritsiko gara. Izan ere, Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:

  • Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
  • Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, curriculumari dagokionean…) dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu (sexu-generoa, etnia, kultura, maila sozioekonomikoa, ezaugarri fisiko-psikikoak, aukera sexuala...)
  • Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.  
  • Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
  • Bake eta indarkeria-eza kultura.

 


Ongizatea, hain zuzen ere. Eta, horretarako zer? Harremanek dituzte alderdi guztien artean, nork bere buruarekin duena azpimarratu nahi dut gaur. Zein garrantzitsua norberak bere burua ongi tratatzea! Zenbat eta zenbat min, horrela ez izateagatik!

Uste dut nork gure buruarekin dugun harremanaren arabera ahaldundu egiten garela besteekiko harremanean. Horren oinarrian, autoezagutza eta autoestimua. Eskoletan modu kontzientean landu beharko genuke, eta ziur horrek beste mila onura ekarriko lituzkeela, tartean harreman osasuntsuak ezartzea. Ikasle bakoitzari bere lekua eman behar diogu, eta hortik abiatuz hegan egin dezala sustatu.


 

Irakurgaian, Mari Jose Urruzulak iradokitzen dituen pistak ematen zaizkigu nor bere buruarekin harreman ona izateko:

  • Autoezagutza landu eta onartu zarena, badituzun alderdi on guztiak identifikatuz.
  • Zure gorputza onartu eta maitatu, zure edertasun kontzeptu ez estereotipat
  • propioa sortuz.
  • Autoestimua garatu besteenganako boterekeria edo harrokeriarekin nahasi gab
  • Konparaketak alde batera utzi.
  • Jarrera kritikoa erakutsi estereotipoen inposaketaren aurrean.
  • “Ez” esan, behar duzun guztietan.
  • Autodefentsa estrategia anitzak garatu.


 Tratu onak lantzeko material ugari dago. Hona hemen horietako batzuk:

Nafarroako Amodio zintzoen gida

 

Bizikasi Tratu txarrak, tratu onak


Guía del buen trato, Andalucía


Aurreko edizioetatik, Oihanak egindako lana aukeratu dut. Nik nire postean aipatu ez ditudan elkar-ardura eta zaintza dauzkalako oinarri, alde batetik, eta eskaintzen duen material pilagatik bestetik, bideo zein irakurgai, nerabeekin lantzeko. Interesgarria benetan!

 

Abesteko gogorik?


 Maitatu zeuen burua!!😉

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat