Gizarte patriarkalak “tratu txarrak ematen dituztenak” dira, gizonen eta emakumeen arteko hierarkian eta desberdintasunean oinarrituta daudelako, eta horietan maskulinoa femeninoaren gainetik baloratzen delako. Beraz, oinordetzan jaso dugun kulturak desbalorizaziora eta tratu txarrera bultzatzen gaitu, askotan normalizatuta baitaude.
Artikulu
honetan esaten den bezala: "Tratu txarrak erraz identifikatzen ditugun
bezala, tratu ona antematea ez da erraza”… “Ondo tratatzen duen gizartea
ekitatiboa da; bertan, kideen arteko berdintasun-harremanak ezartzen dira, eta
desberdintasunak ez dira hierarkikoki baloratzen. Adibidez, gizon batek ez du
emakume batek baino garrantzi handiagorik. Ongi tratatzen duen gizarte honetan,
berezitasunak elkarren osagarri dira eta aberastu egiten gaituzte;
elkartasunaren eta lankidetzaren balioek borroka eta mesfidantza ordezkatzen
dituzte; negoziazioak, elkarrizketak eta eztabaida sortzaileak inposizioa edo
menderatzea ordezkatzen dute”.
Besteekiko harremanek batzuetan
gaizki sentiarazten gaituzte. Harremanetan normala da arazoak egotea gauza onak
eta gauza txarrak dituztelako, baina harremanek zentzua dute denbora gehiena
ondo sentiarazten digutenean. Horregatik, harremanetan mugak jarri behar
zaizkio onartzen ez dugunari, gaizki sentiarazten gaituenari, gure ongizatea
baita lehena..
Denok dugu ongi tratatu gaitzaten eskubidea.
Harremanetan tratu onak izateko,
besteak beste, baldintza hauek bete behar dira:
Geure
burua ezagutzea. Geure burua ezagutzen badugu, errazagoa da
harremana nolakoa izatea nahi dugun erabakitzea, eta nahi ez duguna mugatzea
edo baztertzea.
Autoestimu positiboa. Geure burua maite eta baloratzen dugunean, badakigu ondo sentiarazten gaituzten eta zoriontsu egiten gaituzten harremanak merezi ditugula. Autoestimu onarekin errazagoa da kalte egiten diguten harremanei ezetz esatea.
Berdintasuna.
Harremanak berdintasunezkoak direnean, pertsona guztiek balio bera
dute eta inor ez da inor baino gehiago edo gutxiago. Harreman horietan iritzi
guztiak kontatzen dira, entzuten eta baloratzen dira.
Gatazken
konponbide baketsua. Harremanetan sortzen diren gatazkak
indarkeriarik gabe konpontzen ikasi behar dugu. Horretarako, funtsezkoa da
komunikazio ona izatea eta entzuten jakitea.
Errespetua.
Errespetuz jokatzen dugunean, beste pertsonaren errealitatea onartzen dugu
epaitu gabe. Errespetatzea da bestea den bezala estimatzea.
Askatasuna.
Askatasuna pertsonek zerbait egiteko edo ez egiteko duten aukera da, inork
eragotzi gabe.
Enpatia. Enpatia beste pertsona batek sentitzen duena ulertzeko, adierazteko eta horren arabera zerbait egiteko gaitasuna da. Bestearen lekuan jartzea eskatzen du, haren premiak eta sentimenduak zehazten dituena deskubritzea.
Erantzunkidetasuna eta elkar ardura. Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura, korrespontsabilitate edo erantzunkidetasuna izan daiteke oraindik benetan heldu beharreko gai potolo horietako bat.
Eguneroko zereginei buruz hitz
egiten denean beti pentsatzen da etxearen garbiketaz, lisatzeaz, harrikoa
egiteaz, janaria prestatzeaz, zaborra jaisteaz…, baina ez da inoiz pentsatzen
etxeko lanen erantzukizunaz, bere gain hartzeak dakarren zama mentalaz (lanak
koordinatzea, antolatzea, lidergoa izatea…).
Azken finean, kontua ez da emakumeak egin behar dutena besteei agintzea, familiako kide guztiek agintea hartzea baizik.
Etxea guztiona da, eta guztion ardura da. Denok ekimena hartu behar dugu. Arroparen saskia beteta badago, ez dut itxaron behar arropa-garbigailua jartzeko esan arte; garbigailua amaitzen bada, arropa eseki behar dut…
Zereginen benetako banaketaren
abiapuntua da ahal beste lan kontrolatzea eta bere erantzukizuna bere gain
hartzea, laguntza eskatu arte itxaron gabe.
Oinarrizko printzipioa
ERANTZUNKIDETASUNA nork bere gain hartzea.
Alberto Soler-ek hau dio: “lanak
banatzeak ez du funtzionatzen; benetan funtzionatzen dena, atsedena
homogeneizatzea da”.
Hezkuntza-komunitatearen ardatza
osatzen duten pertsonen harremanak dira, eta, giza talde guztietan bezala,
ikastetxeetan tratu onak eta txarrak ikusten dira. Horregatik, bizikidetza
positiboa eta pertsona guztien ongizatea sustatzen duten balioetan heztea izan
beharko litzateke ikastetxe guztien erronka.
Tratu onetan oinarritutako hezkuntzak, besteak beste, helburu hauek izan behar ditu:
- Botere-harreman hierarkikoak desikastea eta berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzea.
- Aniztasuna eta diskriminaziorik eza edozein arrazoirengatik lantzea.
- Harreman osasuntsuak eta toxikoak zeintzuk diren detektatzea eta barneratzea, harremanak hasten direnetik indarkeria mota guztiak prebenitzeko.
- Neskak ahalduntzea eta mutilen maskulinitate berriak sustatzea.
- Ikasleei laguntzea beren burua ezagutzen eta positiboki baloratzen (autoestimu positiboa).
- Komunikazio-trebetasunak irakastea.
- Besteak errespetatzea, enpatia, entzutea eta erantzukizuna bezalako balioak irakastea.
- Gatazken konponbide baketsua lantzea.
Gida hauek oso interesgarriak
iruditu zaizkit, tratu onak ikasleekin lantzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina