Manifestazio feminista guztietan garraxika egindako kontsigna izaten da: "sexualitatea askea gure eskubidea!";Angela Davisen "pertsonala politikoa da" esaldiarekin guztiz lotuta dago. Intimitean gertatzen zaiguna, sentitzen duguna, bizitzen duguna, botere-harremek eragiten dutenaren isla izaten da. Ez da kasualitatea emakumeen sexualitatea patologizatu izana, ez geure buruarekiko lotsek lasai gozatzeko aukera kendu digutela ez eta, noski, praktika heteropratriarkalek jarduna desitsuratu dutela.
Olatz Berastegik elkarbanatutakoaren harira, baditugu zenbait gako:
- Gure beharrak eta nahiak argi adierazteko gai izatea eta entzuten ditugunean bestearen nahiak errespetatzea. Honekin batera interesgarria iruditu zait norberaren nahiak norberarekin eta besteekin deskubritzen ditugula, sexualitatea banaka eta kolektiboki garatzen dugulako.
- Bestetik, argi izatea harremanak ditugula disfrutatzeko, plazera eta ongi pasatzea izan beharko genituzkeela jomugan, bai gau bateko kontuetan eta baita harreman luzeetan.
- Sexualitatearen garapenean (eta batez ere medikalizazio/erreprodukzio kontuetan) gizon eta emakumeekiko dagoen arrakala (biagra jarri du adibide gisan).
- Egungo mainstream sexualitatea arriskutsua dela, batez ere telebistak errepikatzen duena (berak GandiaShore jartzen du adibide gisa, nik La isla de las tentaciones aipatuko nuke , badakizu azken asteetan bertan egondako bat talde bortxaketa bateko partaide izan dela jakin dugula).
Gozamen eta errespetuz jositako sexualitatea ihardetsi dezagun, plazeretik eta plazerarentzat.
Tratu onei dagokionez, badira kontuan izan genitzaken gauzak:
- Guztiok ongi tratuak izateko eskubide dugulaz jabetzea, GEURE BURUA MAITATU
- Nahi duguna ikasten eta ikusten joan, sentitzen eta nahi dugun hori ARGI KOMUNIKATZEKO GAI IZAN
- Badirudi desioa kanpoan bilatu beharreko zerbait delaa, baina barnean begiratu behar dugu. Gorputza dugunez, gauzak sentitu/desiratzeko gaitasuna dugu, ENTZUN GORPUTZA
- Gauzak ez daude ondo edo gaizki, ez dira normalak edo ez-normalak, niri/guri zer gustatzen zait/zaigu?Edo probatuko al dugu?
- Ongi sentiarazten zaituzten pertsonekin egon, bai gau batean bai harreman luzeetan.
- GEURE BURUA ETA ELKARRI ZAINDU
Jarraian Deustuko Ikastolakoek egindako bideoa trato onen inguruan:
Hemen duzue aurkitu dudan Giza Sexualitatearen Historia timeline formatuan, interesgarria iruditu zait klasean lantzeko eta ikusteko historian zehar nola bizi izan den sexualitatea kultura askotan. Ariketa polita zian daiteke denbora-lerro hori klaseko ekarpenekin elikatzen joate. Bestetik, lehengo urteko ekarpenetatik, asko gustau zait Txetxuk egina Erantzukidetasunaren inguruan, ezinbestekoa dudarik gabe!
Hurrengo argazkia izugarri gustatzen zait, igo gaitezen tratu onen eta plazeraren lehenengo filara :)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina