Kaixo;
Idoia naiz; zumarragarra. Hiru seme-alaben ama naiz (13, 10
eta urtebete) eta honek ez nau definitzen baina momentu honetan bai
baldintzatzen. Kazetaritza ikasi nuen eta horretan lan egin baina beti izan dut
berdintasunaren gaiarekiko interesa eta 2008an Berdintasun Masterra egin nuen
(pentsatzen jarrita, badira urte batzuk!). Ordundik hona berdintasun teknikari
bezala egon naiz lanean, nagusiki enpresa-munduari begira.
Seme txikienaren jaiotzetik hona, etenaldi bat egin dut, eta orain, bultzada baten
ondoren ibilbide berri bati ekin behar diot. Ikastaro hau aro berri honen
ataletako bat da eta pilak jartzen dizkidan gai honetan murgilduta jarraitzeko
beste aitzaki bikaina! Dena den, bertan hasi izana, ikaskide dugun nire lagun bati eskertu behar diot, berea izan
baita azken bultzada.
Bizitza oso azkar doanaren irudipena beti izan badut ere,
orain, eguna ziztu-bizian doala iruditzen zait. Ez dut ezertarako astirik! Eta
batzuetan asko larritzen nau egoera honek. Dena tartetik tartera eta saltoka
egiten dut. Askotan asko pentsatu gabe, kolpetik kolpera. Baina oso garrantsitsua
iruditzen zait eguneroko zoramenean nire espazioa zaintzea. Eta horretan ez dut
etsiko.
Hezkidetzarekin prefesionalki harreman zuzenik ez dut izan, zeharkakoa baizik. Baina hezkuntza komunitatearen
parte naizen aldetik, guraso bezala, erabatekoa. Horregatik ikaragarri garrantzitsua
iruditzen zait eta erronka bikaina. Asko ikasten dut nire seme-alabarengatik
eta haien harremanen behaketagatik. Uste dut errealitatearekin erabat
konektatzen nautela.
Segurtasun ezak eta ezkortasunak geldi arazten naute
batzuetan. Baina handik edo hemendik, sortzen dut aurrera jarraitzeko indarra. Kolorea,
urdina, itsasoa eta zerua bezain zabala, muga han, urrunean. Animalia, katua,
batzuetan hain gustora jende artean eta besteetan hain eroso bakardadean… Kantuak
hainbeste eta ia-ia denetarik!
Birtualki eta teknologia berriei dagokionez, ez naiz batere
trebea. Baina trebatzeko gogoz nago, eta moldatzeko ere bai. Eta orain ez dut horretarako denbora soberan, baina badakit izango dudala. Gainera ikusi dut
ez zaigula laguntzarik faltako eta talde aldetik bakardaderik ez dela somatuko.
Hori da horrelako gaietan parte-hartzearen beste abantailetako bat, nire ustez,
taldearen bultzada nabaritzen duzula eta horrek indartu egiten zaituela,
kanpoan hotz egiten duenerako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina