2015/11/12

FEMINISMOEI BURUZ HAUSNARTZEN



          FEMINISMOA EDO FEMINISMOAK?



Historian zehar aztertu edo ikertu da feminismoa, modu desberdinetan , batez ere kronologikoki, esatebaterako : Hona hemen Feminismoaren historia




Modu berean, historian zehar, feminismoaren definizio ugari topa ditzakegu, baina, oso sinplea da ulertzea :

Feminismoa emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak garela sinestea bezain gauza sinplea da. Oinarrizko eskubide bat defenditzen du, berdintasuna.”

Fesminismoa egiteko modu anitzak daude  teoría desberdinak, hori dela eta aspaldi honetan, joera dago “Feminismoak “adierazteko.

Rosario Carrasco eta Ana Cubilloren hitzetan,

“feminismoa “gaur egun agintzen duen gizarte-sistema, patriarkatua, salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko eta kulturala da. Bere helburua emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea.”

Nahiz eta feminismoari buruzko teoría ezberdinak egon, denek bat egiten dute aurreko esaldian jasotarekin.
Hurrengo helbidean oso ondo adierazita agertzen da: Emakume anitzak feminismo anitzak


Historian zehar feminismoen aldarrikapenak kontuan izanik, nire ustez lortutako  gauzarik aipagarrienak, hauek besteak beste izan daitezke:


v Boto eskubidea
v Sexualitatea eta ugalketa bereiztea
v Bigarren eta goi mailako Hezkuntzan neskeen  parte hartzea
v Lanbide izateko aukera
v Politikan parte hartzea
v Amatasuna aukera libre izatea
v Sexualitate-orientazioa anitza bistaratzea eta errespetatzea



Esan behar dugu, feminismoak gizarte mailan lortutakoarekin emakumeek irabazi egin dugula hainbat arlotan, baina gizonezkoek ere bai, batez ere maila pertsonalean, autonomia mailan eta harremanetan. 

Eta oraindik lortzeko falta zaizkigun beste bost?

Nahiz eta feminismoaren aldarrikapen batzuk lortu, une honetan, beste batzuk, “gehienak”, lortu gabe daude.
Alde batetik, Arantza Camposek hurrengo artikuluan Gaur egungo feminismoaren erronkak  historian zehar utzitako saldoak apatzen ditu.

Puntu honetan aipatu behar da, besteak beste:
Ø  Eskubideen berdintasuna ez da erreala
Ø  Aurreko lorpenak Munduko geografiaren gune txiki batzuetan baino ez direla lortu.
Ø  Emakumeak aginte eta boterearen eramailea, hots, emakumeen ordezkariak boteretsuak izatea.
Ø  Pertsonak izatea munduko bazter guztietan
Ø  Egungo feminismoaren zeregin nagusia emakumeak ikusaraztea da

Argi eta garbi dago, oraindik asko dago egiteko, aipatutako lorpen horiek benetakoak izateko.


Lortzeko ditugun horiek hezkuntza esparruan lantzeko, ze oztopo gainditu beharko ziren?


Alde batetik, hezkidetzak feminismotik jasotako genero ikuspegia erabiltzen du errealitatea aztertzeko eta diskriminazioak gainditzeko hezkuntza proposamenak egiten ditu.


Beste aldetik, hezkidetzarantz egindako bidean feminismoaren bilakaeraren ildotik etapa ezberdinak eman dira eta horiei esker hainbat lorpen izan dira baina  oriandik ez da lortu hezkidetza modu sistematikoan lantzea. Oraindik ez da lortu eskola heskidetzailea.

Printzipioz, historian zehar,  hezkuntza-sistemak hiru eredu izan ditu, genero-harremana modu ezberdinez ulertzen dutelarik


1.- Sexuen araberako eskola berezitua.
2.- Eskola mistoa
3.- Hezkidetza-eredua 

Hezkidetzarantz egindako bidean etapa ezberdinak ikus daitezke.  Egindako etapa horien ibilera ez da lineala izan, eta ez da gune guztietan berdin eman. Ez dira lortu ere momentu bakoitzean islatzen diren erronkak.

Bidea ez da zuzena izan eta oztopo desberdinak topatzen dira hezkidetza modu sistematiko batean lantzeko eskolan, hori dela eta hurrengo aspektuak ez dira lortu edo ez dira lantzen modu sistematiko batean:
  • Espazioa erabilera.
  •  Curriculum ediukien errebisioa emakumeak haintzak hartzeko
  • Ikasleen hautaketa akademiko ez sexu-generoaren araberakoak
  • Menpekotasun afektibo harremanetan
  • Moda misoginoak
  •  Emakumeek egindako lanari errespetua
  • Emakumeek garaturiko hainbat alderdi biltzea
  •  Emakumeen jakinduria legitimatzea
  •  Maskulinitatea-feminitatearen dikotomiarekin apurtzea
  • Maskulinitate hegemonikoaren sexismoarekin apurtzea
  • Gizon eta emakumeen arteko elka erantzukizuna sustatzea
  • Neske zein mutilen protagonismoa eremu publikoa zein etxeko-pribatuan
Horrrez gain, gaur egungo arazoak: indarkeria harremanetan, genero eta sexu-aniztasunari errespetu falta, homofobia, lesfobia, transfobia eta bifobia ...

Horrek guztiak kolokan jartze ditu: Maskulinitate hegemonikoa, identitate dikotomikoak, gatazkak tratazeko indarkeriaren erabilera eta irtenbideak topatzeko  erreferente bihurtu da hezkidetza.

Baina zer dago azpian? Non daude oztopoak?
Beti bezala patriarkatu hitza ateratzen da
Patriarkatua, garai bakoitzean modu ezberdinetan azaltzen da, beraz, feminismoek ere modu ezberdinetan erantzuteko erak  ezberdinak erabiltzen dituzte eta horren ondorioz  hezkidetza-proposamenetan modu ezberdinetan  isladatzen dira.




Hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen bost ideia feminista?


Alde batetik, Feminismoek erronka berrien aurrean jartzen dute hezkuntza. Gaur egun, hiru errealitate edo faktore nabarmendu nahi ditugu gure inguru hezitzaileetan: 
  • Belaunaldi-aldaketa: errealitate digitalarena( ziberfeminismoa)
  • Emakume etorkinak
  • Trans-errealitate anitzak
Beste aldetik, Hezkuntzan lortu gabeko erronkak ahaztu gabe, hezkuntzan-sisteman hezkidetza aritzeko kontuan izan behar dira hainbat kontu: gizartean ematen ari diren aldaketak eta errealitate horien inguruan ematen ari diren injustiziekin bukatzeko hezkuntza-proposamenak izan, gainontzeko gizarte-eragileekin batera.

Zentzu horretan, aipatutakoa,  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak duen Hezkuntza-sisteman Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planak (12.orr) kontenplatuta dauka.

Aurrekoa kontuan izanda  bost ideia feminista hezkuntzan aurrera eramateko, besteak beste, izan daitezke:

     Ø  Ziberfeminismoa aztertzea
     Ø  Genero-idarkeria-harremanetan
     Ø  Espazioa erabileran aukera berdinak izatea bai mutillak bai neskak
     Ø  Emakumeak baloratzea, bistaratzea Zientzietan eta ikerketan
     Ø  “Trans” errealitatea onartzea
     Ø  Emakume etorkinen kultuak ikusaraztea
     Ø Sexualitate-orientazioa anitza bistaratzea eta errespetatzea









x        



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina