Feminismoak gizartean eragin edo bultzatu (ideia batzuk oraindik ere lortzeko bidean baitaude) dituen aldaketarik nabarmenenak
nire ustez hauek izango lirateke:
· Emakumeak eta gizonak berdinak garela betebehar
eta eskubideetan eta honen isla gisa honako adibide hauek aipatuko nituzke:
o
Bozka emateko eskubidea.
o
Lanerako eskubide berberak.
o
Gizartearen edozein arloetan (ekonomikoa,
politikoa…) parte hartzeko gizonen aukera eta baldintza berdinak.
o
Bikotekidearengandik banatzeko (dibortzioa) eskubidea.
o
Abortorako eskubidea.
o
Nesken eskolatzeko eskubidea…
· Herrialde ezberdinetako legedietan eragin handia
izan du baita ere:
o
Hezkuntzari eragiten dioten legeak ezarriz.
o
Emakumeen kontrako bortizkeriaren inguruko
legediak garatuz.
o
Gizartearen hainbat arloetan emakumearen
presentzia bermatzeko legediekin…
· Feminismoak corpus teoriko oso bat garatu du
baita ere eta mundo akademikoari ekarpen
garrantzitsua egin dio, hala nola, generoaren inguruko ikerketak, feminismoaren
historia, emakumeek sortutako arte mota ezberdinen teoriak eta kritika…
Feminismoak bere helburuetako batzuk lortu dituen arren, beste
asko aldiz lortzeko bidean daude, hala nola:
- Lan berdina egitegatik oraindik ere soldata baxuagoak. OCDEren arabera %17 aldearekin.
- Kasu askotan, gizonezkoak baino formakuntza hobea izan arren langabe tasa altuagoak.
- Erabaki gune publiko zein pribatuetan emakumeen presentzia oraindik ere oso txikia da.
- Emakumeen kontrako bortezkeria oso larria izaten jarraitzen du. Orain aste batzuk blog honetan luze jardun ginen honen inguruan.
- Gizartean feminismoaren kontzeptuaren zabalpena. Oraindik ere jende askok ez daki feminismoa zer den eta matxismoaren ispilutzat jotzen du. Lan pedagogiko handia dugu egiteke.
- ...
- Lorpenak zabaltzea. Aurreko puntuan aipatu ditudan lortpenak herrialde batzuetan eman dira bakarrik. Munduan zehar herrialde askotan emakumeak aipatutako horietako inongo lorpenik ez dute ikusi...
Eskolatik feminismoaren lortu gabeko helburu horiek lortzeko hezkidetzaren bidetik jarraitu beharko genukeela pentsatzen dut. Hala nola:
o Genero estereotipoak gizarteak sortatakoak direla jabetzea eta hauek gainditzeko ahalegina egitea. Emakume eta gizona izateko bide bakarra al dago? Emakume zein gizonengan indartzen diren ezaugarriak aztertu eta hauen irakurketa kritikoa egiteko ikasleak gaitu.
o Denok desberdinak garela jabetzea eta aniztasun hori errespetatu eta denok aberastasun iturri bezala ikus dezagun.
o Norberak bere izatea askatasunez adierazi eta bizitzeko aukera izan dezan oinarriak jarri.
o Bakoitzak bere ahalmen eta gustoen araberako ikasketa eta bizitza aukerak egiteko gai izan dadin oinarriak ipini.
o Izpiritu kritikoa garatu edozein iturritatik jasotako mezu sexisten aurrean, hala nola, testu liburuak, komunikabideak, kartelak, publizitatea, filmak, liburuak, bideojokoak… “Betarrreko moreak” erabiltzera ohitu.
o Berdintasunean oinarritutako sexu heziketa landu.
o Maitasun eredu tradizionala aztertu eta hone gaineko hausnarketa kritikoa egin (kontrola, jeloskortasuna, posesibitatea, laranja erdia, printze urdianren mitoa...).
o Homofobiaren gaia aztertu eta honen aurka borroka egiteko bideak aztertu eta martxan ipini.
o Emakumeen aurkako bortizkeria agerian jarri eta horren kontra borrokatzeko bideak aztertu eta martxan ipini.
o Gizartean emakumeek egiten duten izkutuko lana ikustarazi, hala nola, etxeko ardura eta ume eta adinduen zaintza besteen artean.
o Emakumeak pairatzen dituzten diskriminazio egoerak aztertu eta ikustarazi. Soldata baxugoak lan berdina egiteagatik, goi karguetara eta ardura postuetara iristeko trabak, kiroletan, edertasun ereduetan, publizitatean (emakumea objektu bihurtzeko joera ikustarazi)...
Hau interesgarria izanda ere, dugun eskola eredua berraztertu beharko genukeela iruditzen zait. Eskola curriculuma oso gutxi aldatu da azken 200 urteetan. Orduan garrantzitsutzat ematen ziren ezagutzak antzera jarraitzen dute gaur egun. Mundua ikaragarri aldatu arren, gaitasun memoristikoa, pentsamendu logiko-abstraktu-matematikoa, hizkuntza akademikoa eta ikuspegi androzentrista ardatz izaten jarraitzen dute. Curriculuma errotik aldatzen ez dugun bitartean oso zaila izango da eskola eta gizarea aldatzea. Ezer baino lehen eskolak, geure buruak ezagutzen lagundu behar digu, elkarrekin hobeto bizitzeko tresnak eta estrategiak lortzen lagundu behar digu, ikasle bakoitza pertsona bakarra eta berezia bezala tratatzen hasi behar du... Azken finean pertsona osoagoak izaten lagundu behar digu eta gizarte justoago bat eraikitzeko tresna izan behar du. Horiek baitira nire ustez feminismoaren helburuak.
Irakaskuntzan aritzen garenok ikusi beharreko dokumentala uzten dizuet hemen:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina