3. jarduera
Gai honen inguruan asko dago idatzita eta esanda eta hala
ere ez da lortzen modu bat aurkitzea gertatzen ari den guztia ekiditea.
Oraintxe
bertan entzun dut irratian famili bat aurkitu dela, bikotea hilda... ez zait
bururatu agian istripu bat suertatu dela etxe horretan, berehala pentsatu dut genero
indarkeria izango zela. Eta bai, horrelaxe izan da. Esan dutenez gizonak tiro
bat bota dio bizkarretik eta gero bere burua hil du...
Terrible iruditzen zait eta era berean lokutoreak dena
kontatu du oso normala izango balitz bezala. Baina, horrela da entzun egiten
dugu. Ohitu egin gara.
Gomendatzen dizuet Isabel Coixet-ek duela
urte batzuk egindako laburmetraia, gogorra da eta hunkigarria ere, baina merezi
du:
Egia da neurri asko hartzen direla, baina egia da ere
munduan zehar milioika emakume genero indarkeria sufritzen dutela emakume
izateagatik.
Genero indarkeria gizartearen arazo bat bezala ulertu behar da eta ez
emakumeek duten problema baizik.
Bitxia da zifra ofizialetan
Espainian, 2015 urtean berrogeitarat direla, baina ikusgarria da zenbat
benetako biktima dauden:
Eta bueltaka, bueltaka, burura
etortzen zaizkit gazteak. Nola bizi
dute beraiek? Ikerketa askoren araberan genero estereotipoak erabat barneratuak
dituzte eta mantentzen dira:
- Nesken %28a “gizon oldarkorrak erakargarriagoak dira” esaldiarekin ados dago (mutilen %34a).
- Nesken %10a eta mutilen %33a ados dago baieztapen honekin: “mutil bat neska batzuekin ibiltzea ondo dago, baina ez alderantziz”
Mutilak neskak baino gehiagotan
ados agertzen dira jarrera erasotzaileekin, indarkeria bera justifikatzen
dutelarik. Eta mutilen %33k onartzen dute bikotea kontrolatzea normala dela.
Neskak berriz, %28ak aitortu
egiten du bikotekidearen kontrolpean dagoela.
Beraz, gero eta garbiago dago
sozializazio prozesuaren bidez ikasten ditugula generoengatik ezarritako rolak
eta hauen barruan estereotipoak. Prozesu honetan kontzeptualizazioa eraikitzen
joango da.
Honekin guztiarekin ikasi egiten da indarkeria justifikatzen
eta emakumeen gaineko begirada negatiboa (Marcela Lagarde).
Bestaldetik istorioak, telebistak,
filmek, ... maitasun erromantikoaren
eredua ematen digute: Bikote bakarra, heterosexuala, gizona indartsua eta boteretsua.
Emakumea berriz, ahula, hipersexualizatua eta gizonaren menpe:
Indarkeria mota askotakoa izan daiteke: kulturala, estrukturala
eta ideologikoa. Baina identifikatzea,
askotan oso zaila da oso errotua dagoelako gizartean.
Aipatzekoa indarkeria sinbolikoa, hau da sinboloen bitartez eragiten duena.
Honen bidez biktimek beraientzat onak ez diren
jarrerak onartzen dituzte: patroi estereotipatuak, mezuak, ikonoa eta abarrekoak
zeinek dominazioa, desbedinkeria eta bazterkeria transmititzen den.
Guzti honen aurrean ezin dugu
pentsatu ezer egin gabe gaindituko diral arazo guztiak. Horregatik irakasleriak sentsibilizatu eta
prestatu egin beharko du bere ikasleekin gai honen inguruan hitz egin,
hausnartu eta hainbat prebentzio programak martxan jarri ahal izateko.
Egia esan, adituek esaten duten
bezala berdintasunaren alde egiten dugun guztia indarkeria prebenitzeko bidean
jartzen gaitu.
Bide honetan gizonak
eta mutilak zaindu behar ditugu. Ulertu beharko dute feminismoa ona dela beraientzat.
Behin eta berriz esan behar dugu genero indarkeria gizon eta mutil gutxi batzuk
egiten dutela, baina beste guztiok, gizon zein emakume, ez badugu eze egiten ekiditeko
konplize izango garela. Hau da maskulinotasun
berriak eraikitzen lagundu behar ditugu.
Gai honetan oso interesgarria da Emakundek egindako
txostena:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina