2018/02/27

Desikasi, sentikasteko


“Norbait emakumezkoa edo gizonezkoa ote den jakin nahi baduzu, berari galdetzea izan liteke onena”, Eric Vilain.

Esaldi hau irakurtzeak, asken urte hauetan bizi izan dudan “desikaskuntza” eta ikaskuntza  prozesua etorri zait burura. Txikitatik barneratutakoak  eta gerora psikologiako karreran ikasitakoak ere zalantzan jarri, eta kritikotasun osoz, norberaren barruko ideiak hartu eta aurre egin. Ez da erreza. 

Gaur egungo Janirek normaltzat hartzen du Eric Viladinen esaldi hori, baina duela ez horrenbeste, ez nuen horrela pentsatuko. “Desikaskuntza", ez da prozesu erreza eta oraindik asko daukat ikasteko, baina oso gustura egingo dut. 

Pasadan urteko ekarpenetatik, Uxanak idatzitakoa “Sexualitatea, aukera, gorputzak... ASKATASUNEZ” aukeratu dut. Asko gustatu zait elkarbanatu duen Almudena Medinaren “Es cuestión de gustos” izeneko laburmetraia. 

                                        

Beste batetik,  konpartitu duen Rainbow proiektuan, aniztasuna lantzeko baliabide interesgarriak aurkitu daitezke.



Gaur egun sentsibilizazioa lantzeko pila bat baliabide aurkitu ditzakegu interneten. Kasurako, gaur arratsaldean facebooken trasteatzen nenbilena, Sexo en estereoko artikulu bat agertu zait musturren haurrean. NIÑOS CON VULVA Y NIÑAS CON PENE. Bertan, hainbat haur transexualen kontakizunak batzen dituen  bideo  bat deskubritu dut, “Niñas y niños. Identidad y cuerpo”.  Oso interesgarria iruditzen zait, horrelako gaiak kontakizun errealekin lantzea. 

                                       

Liburuen munduan ere material interesgarri pila bat aurkitu dezakegu. Aniztasuna lantzeko asko gustatzen zaidan liburua “Neskak eta mutilak. Norbera den bezalakoa” izenekoa da. Berriro ere, liburuko pertsonaiak eta beraien kontakizunak benetakoak dira eta horrek asko konektatzen du irakurlearekin. Hemen dituzue bai bideoa zein liburuko irudi batzuk.





Bukatzeko, aurreko bideoetako abesti bateko esaldi bat berreskuratu nahiko nuke. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina