
Bestalde, uste dut txikitatik landu beharreko gaia dela. Horregatik, EHUn eskaintzen den Lehen Hezkuntzako Graduko ikasgaiak arakatzen hasi naiz. Nire sorpresarako, ez dago sexuari buruzko ikasgairik. Beraz, etorkizuneko irakasleek gai honi buruzko informaziorik jasotzen ez dutela konturatu naiz. Bideoan agertzen den unibertsitateko irakasleak dioenarekin ados nago. Izan ere, bere aburuz, sexualitateari eta afektibitateari buruz hitz egitea ezinbestekoa da eskolan. Baina, ez kanpoko jendeak landuta, curriculumeko zeharkako lerro bezala baizik. Gaur egun, ikasleek baino, kanpoko formakuntza irakasleek jaso beharko luketeela uste dut, gero hauek beraien ikasgaian txertatzeko.
Eskolan lantzeko baliabide egokia Steilas sindikatuak 2015ean argitaraturiko Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua da.
Badira ere ikasleak erakartzeko arlo honi buruzko filmak. Esaterako, El color púrpura, Juno edo La chica danesa.
El color púrpura
Juno
La chica danesa
Lortu beharreko erronkei dagokienez, hurrengoak aipatuko nituzke:
- Eskola komunitate osora gai honi buruzko formakuntza, sentsibilizazioa eta baliabideak zabaltzea. Gainera, irakasleon eta familien arteko elkarlana ere ezinbestekoa da.
- Denon errespetua bermatzea, bakoitza den bezalakoa erakutsiz.
- Gorputz ezberdinen onarpena, auto-onarpena barne. Gorputzen edertasunaren eredua apurtu.
- Mitoak deseraiki eta gazteekin askatasunez luze hitz egin.
Azkenik, Idoia Luzuriaga-k iaz idatziriko posta asko gustatu zaidala esan nahiko nuke. Izan ere, astean zehar mitoen gaia landu arren, emakumeontzako oso garrantzitsua den mito bat mahairatzea falta zen. Hau, amatasunaren mitoa da. Amatasuna zoragarria dela saldu izan da beti, eta errealitatea beste bat dela eskolan ikasleekin jorratu beharko litzatekeela deritzot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina