HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA
Pertsona guztiek behar izaten dituzte harreman afektiboak bizi ahal izateko. Afektibitate barik ezin gara bizi, baina afektibitatea ere ugatua izaten da gure genero rolen arabera. Gizonezkoek ez dute euren afektibitatea erakusteko gaitasun handirik erakusten, emakumeek berriz, afektibitate hori era naturalagoan erakusten dute. Bereizketa horiek ez dira "berezkoak", eraikuntza soziokultural baten ondorioa dira, eta beraz desikazi eta eraldatu egin daitezkeen erralitateak dira.
HARREMANAK
ESKOLA
ZAINTZA
KOMUNITATEA
MAITASUNA
AFEKTUA
ERRESPETUZKOA
KONFIANTZA
TRATU ONAK
EZ NORMATIBOA
BABESLEA
GORPUTZ ANITZAK
SENTIMENDUAK
EROTISMOA
SEXUALITATEA
UKIPENA
ARMONIA
PLAZERRA
ASKATASUNA
Maitasun erromentikoaren mitoa apurtu nahian eta polimaitasunaren gaia mahigaineratuz, "El sexo de los Ángeles" filma gomendagarria litzateke nerabeentzako. Bertan, bikote heterosexual bat krisialdi batean sartzen da beste mutil bat erlazioan sartzerakoan. Hirukote (gaztelaniazko trieja) izaten ahaleginduko dira, heteroaraua apurtuz eta gizartean ematen diren presioei aurre eginez. Bidean topatuko dituzten zailtasunak eta kriasialdi egoerak askok gure bizitzan zehar topatzen ditugunak dira, neerabeetasunean berezkoak izaten direnak.
Aurreko urteetako post hau nahiko borobila iruditu zait. Heziketa afektibo-sexualaren inguruan zenbait sikdikatuk ateratako txosten interesgarri erakusten baitira.
- STEILAS-en ESANGO DIOZU dokumentua
- LAB-en HOMOFOBIAREN AURKAKO GIDA ETA PROTOKOLOA
Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka
nagusia?
Erronka ugari daude, heziketa afektibo-sexualaren kasuan elizak izandako eragina gaur egun ere asko mantendu egiten da. Sexu harremanen inguruan dauden hainbat eta hainbat uste, katolikotasunak inposatutako pentsamolde baten parte dira.
- Heziketa laikoa eta askea lehenstea, erlijioak jendartean inposatutako eredu afektibo-sexual diskriminatzaile eta botere-harreman desorekatu barik.
- Heteronormatibitatearen diktaduran oinarrituriko orden soziala salatzea.
- Pertsona guztiek afektibitaterako duten eskubidea aldarrikatzea.
- Gorputz anitzak ikustaraztea, sexualizazio normatiboa baztertuz eta aniztasun sexuala goraipatuz.
- Sexu tabuak apurtu, sexuaren gaia mahigaineratuz eta normaltasun eta askatasun osoz herritarrak horren inguruan hitz egin dezaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina