Egun esanguratsuak izan dira hauek,
ikusi ditudan bideoek, behatutako materialek zer pentsatu handia eman didate;
eta ez niri bakarrik, nire inguruari ere bai. Bigarren jarduerako proposameneko galderak
egin dizkiet ingurukoei eta hortik jaso dudanak sortu dizkit hainbat ideia eta
sentipen.
Heziketa edo eta bizipen
afektibo-sexualek gugan ikaragarrizko eragina dutela ikusi dut. Haurtzarotik
hasitako harreman sexualek eragina dute, gurasoen besarkadek, aiton-amonen
muxuek, lagunen elkarrizketek, etab. Galdeketa honekin jabetu naiz, sarritan
oraindik honelako gaiez gogoetarik egin gabe gaudela. Ez gara sekula sakon
hausnartzen jarri jaso ditugun laztan, muxu eta kilimez; ez dugu pentsatu ea
gurasoekin izan dudan komunikazioa ohikoa izan den edo eta beste moduren bateko
harreman afektibo-sexuala jaso nahiko nukeen beraiengandik,etab. Orokorrean,
kosta egin zaio jendeari erantzutea, eta batzuk ez dira erantzuteko gai izan.
Guztiz errespetagarria; baina horren atzean arazo handia dago. Ez dugu gure
burua ezagutzen, ez dugu gure burua entzuten eta beharrezkoa da.Eta horrek
lanketa eskatzen du. Gure identitatearen
eraikuntzarako oso baliagarria deritzot iraganean izan dugun heziketa
afektibo-sexualari buruz gogoeta egitea. Gogoetak bide batera edo bestera
eramango gaitu, agian lortutako ondorioak ez dira izan nahi genituzkeenak baina
geure burua ulertzeko baliagarriak izan
litezke. Hala nola, inguruko batek baino gehiagok aipatu didate haurtzaroko edo
eta nerabezaroko harreman akeftibo-sexual desegokien ondorioak dizuztela beren izaeran.
Eta euren seme-alaben hezkuntzan ere eragina izan duela gabezia horrek.
Esan
bezala lanketa baten beharra dago, gure zuzeneko esku-hartzea behar beharrezkoa
izango da. Gertukoon esperientziak, ahotsak, eta adibideek eragin handia duten
arren, badira zenbait baliabide lanketarako ere lagungarri egingo zaizkigunak.
Hala nola,
Steilas-en “Askatasun begiradak” izeneko unitate didaktikoa oso aproposa iruditzen zait ikasleekin
lantzeko. Bertan hainbat bideo eta ariketa interesgarri daude Lehen eta
Bigarren Hezkuntzan lantzeko.
Ikusi nahi duenarentzat hemen Ernaik eginiko bideoa ere, interesgarria.
Erronka
aipatzerakoan orain arteko gai guztietan bezalatsuko erronka proposatzen dut. Hau
da, helburu nagusiena heteroarauarekin haustea izango litzateke. Heziketa
afektibo-sexualean harreman anitzak azaleratu eta ikusarazi behar ditugu. Betaurreko
moreak jantzita behatu behar dugu gure ingurua. Eta naturaltasunez bizi
harremanak.
Gazteen sexu-heziketa ikastaroak
sarritan koitozentrismoan, kondoiaren erabilerak eta sexu bidezko gaixotasunen
kutsatzean zentratzen dira. Eta erronka nagusia da herriari harreman
afektibo-sexuala zer izan daitekeen irakaslea da. Hasi ama-semeen arteko laztan
eta muxuetatik, lagunarteko kilima, zein bikoteen arteko muxu, adostasun, balio
eta laztanetaraino.
Sexualitatea hain esparru zabala
izanik, zergatik mugatzen gara plazer txikienera? Goza dezagun bere
osotasunean, eta izan gaitezen aske!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina