2018/02/25

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen

Astean zehar egindako ibilbidean aipaturiko hainbat gauzek ezagututako pertsona batekin bat egiten dute . Izan ere, orain dela aste batzuk transexuala den Izaro Antxia ezagutu nuen. Biok triatloi taldea konpartitzen dugu. Gero eta harreman gehiago daukagu eta pasa den asteburuan lasterketa bat egin genuen elkarrekin. Futbolaz aparte, kirol mota ezberdin asko ditu gustoko, eta triatloiak elkartu egin gaitu.


 Ez nuen pertsona transexualik ezagutzen eta benetan asko pozten nau Izarorekin elkartu izanaz. Itxaro Bordak dioenez, "Beste normalitate bat asmatzen ahal dugu... jende bakoitza bere sexuaz haratago izatea sozietate batean...hau da, jendez ez da baloratzen bere sexuaren arabera, gehiago ze leku nahi duen hartu jendarte batean. Batzuetan izaiten ahal dira emakume femeninoak bainan bere jarrera maskulinoa da eta alderantziz, baina denek unak dezatela behar duten eta merezi duten lekua, arazorik gabe". Guztiz ados nago Ixaro Bordarekin, zergaitik ezin dugu bakoitzari gizartean bere lekua hartzen utzi?


Aurretik ikasi dugun bezala, genero-identitatea eta genero-adierazpena ez dira gauza bera. Irakurgai honetan ikasi dugu sexu biologikoa eta sexu-orientazioa ere, ez direla gauza bera. Lehenengoa, sexu biologikoa alegia, jaiotzean ditugun genitalei egiten dio erreferentzia. Pentsamolde patriarkala dela eta, kategoria dikotomikoetan bananduta dago, baina Josebe Iturriozek gogoratu duen bezala Erdi Aroan ez zeuden bi sexu. Bakarra zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz sartutakoa.
Askotan zalatu dugunez, dikotomia hau apurtu beharra dago. Jose Antonio Rodriguezen hitzetan sexu -banaketa bitarrak ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna, baina legalki bi aukera baino ez daudela gogorarazten du.



Eric Vilain medikuaren hitzak izugarri gustatu zaizkit: "norbait emakumezkoa edo gizonezkoa ote den jakin nahi baduzu, berari galdetzea izan liteke onena". Zelan bestela? Jaiotzerakoan inposatutako genero identitatea daukagu baina behin nagusiagoak egiten garenean, nork galdetzen du zer garen? Zer sentitzen garen? Zer nahi dugun? INORK!!



Sexu biologikoaz aparte, sexu-orientazioaz ere aritzen gara irakurgai honetan. Pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei buruz hitz egiten digu. Badakigunez, sistema patriarkalak guztion heterosexualitatea aurresuposatzen du. Bilgune feministaren aburuz, harreman koital heterosexuala ugalketa du helburu nagusi. Sexu orientazioaren arabera, pertsonak homosexualak, heterosexualak edota bisexualak moduan sailkatuak izan dira orain arte. Baina, poliki poliki zeinbait kategoria berri sortzen ari dira: asexualak (inorenganako desira ez dutenak), heteromalguak (heterosexuala sentitzen dena baina sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena), homomalgua (homosexuala sentitzen dena baina sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena), pansexuala/omnisexuala (pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena), demisexuala (hurbileko harremana duenarekiko desira sentitzen duena), etab.
Irakasleok garenok, argi ondo jakin behar dugu hezkuntza-eremuan sarritan modu berdinkidean aurkeztu eta aipatu gabe geratzen diren errealitate batzuk daudela. Horiek dira,
* LGTBIQ: Lesbiana, gay, trans, bisexual, intersexual, querr...Pertsonak hartzen ditu bere gain. XX.mendearen bukaeraz geroztik hainbat mugimendu feministetan lesbianismoa hautu politiko iraultzailea bihurtu zen.Beste alde batetik, Gayle Rubinek lesbiana zapalkuntza bikoitza salatu zuen: emakume izateagatik eta homosexuala izateagatik.
* TRANS*ak: Zuriñe M.Baztanek transexualitatea gorputz fisikoaren arabera ezarritako generoa eta genero psikologikoa bat ez datozkien pertsonek bizi duten errealitatea dela esaten du. ALDARTEk horrela definitzen du: nork bere sexu identitatetzat edo sexu psikologikotzat duena eta nor horren sexu biologikoa bat ez datozenean dihardugu transexualitateaz". Baina, transgenero kontzeptua agertzean perspektiba aldatu egin zen. Transgeneroak jaiotzerakoan eman zitzaiona ez den genero batean bizi den pertsonari esaten zaio, baina pertsona honek ez du bere gorputza kirurgia edota hormonatzaileen bidez aldatu nahi, nahiz eta erabili ditzakeen. Josebe Iturriozek transgenero gisa definitzen du bere burua. Hona hemen pertsona transgenero famatu batzuk.
Josebe Iturriozen hitzetan "mingarria da sexua eta generoa bortizki gorputzen gainean idazten diren gizarte batean jaiotzea".
Gorputza borroka politikorako gune bihurtu zen "Gure gorputzak, gure erabakiak".  Begoña Zabalak Euskal Herriko mugimendu feministaren gorputz-ibilbidea errepasatzen du 6 mugarriren bitartez:
- Geure gorputza geurea da.
- Abortatzeko eskubidea.
- Elkarrekin borroka berean.
- Nire gorputza, nire erabakia.
- Espazioa okupatzeko eskubidea.
- Nahi dudana naiz eta nahi dudanarekin egoten naiz.

Mari Luz Estebanek, gainera, gorputza = osasuna = sexualitatea = erreprodukzioa gainditu beharra dagoela aipatzen du.

June Fernandez, aldiz, desioa ere kolonizatua dagoela esaten du artikulu honetan. "Gure gorputza eta auto-estimuaz gaina, gure desioa ere kolonizatua daukagu. Komunikabideek transmititzen digute gorputz erakargarriak argalak, altuak eta gazteak direla...".

Iazko ikastorikideen ekarpenak irakurriz, Maite Magisteritzaren hau aukeratu dut, bere azalpen argiak eta hainbat material ezberdin txertatu dituelako. 

Sentsibilizaziorako oso baliagarria iruditzen zait bideo hau.



Guzti hau eremu hezitzaileetan aurrera eramateko erronkak hauek lirateke:
* Sexu-genero sistema salatzea.
* Heteronormatibetatik alde egitea-
* Aniztasuna errespetuz gure ikasleei irakatsi.
* Heziketa afektibo-sexual anitzak landu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina