Bloke honetan kontzeptu mamitsuak aztertzen ari gara, eta egia esanda,
niretzako askotan erabat berriak. Konturatzen naiz jaso dudan heziketan, eredu
zehatz batetik ateratzen den guztia, kukutu edo ezkutatu egin dela. Ez nuen
uste, horrelako aberastasuna eta aniztasuna zegoenik. Ez zait inoiz bururatu,
baina une batez pentsatzen badut... pertsona guztiak desberdinak gara,
identitate desberdinak ditugu eta era berean, maitatzeko era desberdinak egon
daitezke, zergatik ez?
Hainbat esaldi oso esaguratsuak iruditu zaizkit:
Eric Vilain: “Norbait emakumezkoa edo gizonezkoa ote den jakin nahi baduzu,
berari galdetzea izan liteke onena”. Esaldi hau Agurtzane Ormazari eginiko
solasaldiarekin lotuko nuke. Pertsona bat zer den, berak erabaki baino besteak
erabakitzen dugu, kanpotik egindako begirada baten ostean.
Horrela ba, gure begirada zuzena edo okerra izan daiteke eta hor Aingeru
Mayorrek dioen moduan “ezarritakoa (sexua) eta berak (pertsonak) sentitzen
duena bat ez datozenean sortzen da arazoa”.
Eta eredu bitarrean murgilduta egon garenentzako, Eva Ponsen hitzak erabat
aproposak iruditu zaizkit: “genero identitateak anitzak eta dinamikoak dira eta
hauetako bakoitzarentzako izenik ez egoteak ez du esan nahi betidanik existitu
izan ez direnik”
Eta bai... Raquel Lucas Platerorekin bat dator, eskolan ikasi duguna mundu
estua izan da, eredutik kanpo dagoena, edo ez dugu ikasi, edo bitxikeria moduan
aipatu dugu. Eta errealitatea zabalagoa da, aukera gehiago daude, izateko modu
infinituak... koloretan bezala... kolore gorrian ñabardura asko egon daitezke.
Erabat interesgarriak iruditu zaizkit, bai gaian eta baita foroan ere
agertu diren hainbat bideo eta irakurgai. Sensibilizaziorako niri asko gustatu
zaidan bideo hau proposatu nahi dizuet:
Eta honekin lotuta Euskadi Irratian egileari egin zioten elkarrizketa:
Iazko ikastarokideek egindako post-en artean, Miren Aranbururena aukeratu
dut, bere hausnarketa gustatu zaidalako:
Bere hitzekin bat nator: “Aste hasieran garbi nuen, ikastaro guztian
zehar landu izan ditugun gaien artean, hau konplexu baina emankorrena izango
zela”.
Eremu hezitzailean/ jendartean lantzeko
erronken artean honako hauek aipatu nahi ditut:
-
Gure
pentsamoldea aldatu eta sistema bitarretik atera. Izateko, sentitzeko,
bizitzeko modu asko dago eta denak zilegiak dira. Oker ikasi duguna des-eraiki,
gure eraikuntza mentala egoki ber-eraikitzeko.
-
Hezitzaileak
garen aldetik, gai honetan, gure burua jantzi, formatu, hezitu: gure klaseetan
ez dakigunari buruz, ez gara mintzatzen eta mintzatzen bagara, agian ez dugu
modu egokian eginen. Gure ikasleei ezagutza eskaini baino lehen, ezagutza hori
guk bereganatu behar dugu.
-
Ikastetxeetan,
aniztasuna eta identitate desberdinak daudela bistan jarri eta denak zilegiak
direla aitortu. Horretaz gain, haur guztiei tresnak ahalbidetu, bere
identitatea askatasunean eta konplexurik gabe garatzeko.
-
Ikastetxea
babes esparrua bihurtu, norberak nahi duen bezala izateko aukera izateko,
askatasun osoz, besteen identitateak errespetatuz.
Eta, noski, ikastetxean naturaltasun osoz gai
hauen inguruan mintzatzeko aukera ahalbidetu
Hurrengo arte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina