Ugalkortasun
sexualitate-eredu hegemonikoak jendarte heterosexuala behar
du. Horrek suposatzen du desira ugalketari lotuta egongo dela eta,
ondorioz, plazera koitoarekin lotuko da. Koitoa harreman sexualetan
zentrala bihurtzean gorputzaren genitalizazioa ematen da non
gizonezkoarenak diren erreferentziazko gorputza eta genitalak.
Klitoriak, ugalkortasunean funtziorik ez duenez, baztertua eta
gutxiagotuak dira, eta honen ondorioz, boterezko harremanak sortzen
dira.
Premisa
horretatik abiatuta, inork kontrakorik adierazi ezean pertsona
guztien heterosexualitatea gailentzen da.
Ez dago aniztasun
afektibo-sexualarentzako tokirik, aniztasun funtzionala,
zentzumenezkoa edo psikikoa dutenen sexualitatea ikusezina da eta
estigmatizatu egiten da, asexualitatearen existentzia saihesten da…
eta sexualitate desberdinen arteko hierarkia ere
ezartzen da.
Sexua
kontsumo-produktu bihurtu da (hipersexualizazioa, sexu
patriarkalaren negozioak, prostituzioa eta pornografia...). Eskolak,
gainera, esku hartze kontzientea egiten duenean ez ezik,
heteronormatibitatean hezten du ezkutuko curriculumaren bitartez.
Hots, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko
behar beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan
jartzea.
Heziketa
afektibo-sexual hezkidetzaileak bizipen
eta errealitate afektibo sexual anitzak dituzten ikasleak izendatuak
senti daitezen lan egiten du. Ibilbide horretan, diskurtsoa
normalizatzeko erronka du aurrez aurre.
Esan
daiteke afektuen esparruan neskek eta mutilek genero-harremanak
barneratu dituztela. Hori gutxi ez eta sexu-orientazioen
arteko hierarkia nabaria da
egun. Horren aurrean, gainera, ikasleen erdiak baino gehiagok eskola
ez du espazio segurutzat hautematen.
Nola apurtu errealitate mugatzaile honekin?
Nire
iritziz erronka interesgarriak diren hauek zerrendatzen dira
irakurgaian:
- eskola komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza ematea
- heziketa afektibo sexual kontzientea izatea
- komunitate osoaren konpromisoa
- sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
- aniztasunean heztea
- sexualitate anitzak normalizatzea
- gorputz anitzen autoezagutza, onarpena... lantzea
- ….
Aste
honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat
gomendatzeko eskatuta, ikasleekin
erabiltzeko filme ugari aurkitu genitzake. Nik “La
vida de Adéle” hautatu dut proposamen gisa. Nerabe
eta gazteekin
lantzeko pelikula aproposa izan daikekeela uste baitut. Sarean
eskuragarri eta ikusgai
dagoena gainera. 12 urtez gorakoentzat gomendaturiko istorioa da eta
errekonozimendu zein sari ugari jaso izan dituen lana dugu.
Bestalde,
haur
txikiekin
gaia lantzeko ipuin
sorta
ezaguna dute Katxiporretako lagunek. Bakoitzak
bere buruarekin, inguru fisikoarekiko eta hurbilen dituen
pertsonenganako bizi eta adierazten diren afektu egoerak tratatzen
dira bertan: laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta
elkar ulertzea...
Irakasle
eta hezitzaileoi begira,
bestetik, elkarrizketa interesgarri baten berri eman nahiko nuke
hemen. Harreman afektibo-sexualetan duen eragina aintzat harturik,
oso kontuan hartu beharreko eremua dela iruditzen zait gure
GORPUTZArena. Horren harira Larrun Aldizkarian topatu berri dudan
gogoeta
hau zuekin konpartitzeko beharra sentitu dut. Izan ere, bertan lau
profesionalen ahotik mahainguruan partekatu diren ideiak eta
solasaldiek gaian sakontzera garamatzate.
Hona
hemen gakoetako batzuk.
Uxanaren
iazko postak
gif
esanguratsu hau ekarri dit esku artera. Deigarria eta edukiz betea
dagoela deritzot, eta horrez gain, iruditzen zait modu labur eta
argian betetzen ditu artikulu hontan dagozkion ariketak.
Azpimarratutako
ideiak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit niri ere. Hala nola,
maitasun erromatikoak egunerokoan egin digun eta egiten jarraitzen
digun mina ukaezina da eta horri nolabait aurre egiteko lan handia
dugu aurretik. Kontzientziak astindu eta bestelako harreman eta
maitasun eredu batzuk aurkeztea da horietako bat, esaterako.
Eskola hezitzailean dugun erronka nagusia, nire ustez, pertsona oro bere identitatearekin gustura sentitzea da, inor mespretxatzeko beharrik izan gabe, diren moduan onarturik sentitzea eta ingurukoak baloratzea. Horretarako, ezinbestekoa da harreman afektibo eta afektibo-sexual positibo eta autonomoak eraikitzea, eskola-barnean eta baita kanpoan ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina