Aurreko gaien ildo beretik
jarraituz, aste honetan, heziketa afektibo-sexuala izan dugu aztergai. Bertan, sexuaz gain,
sexualitatea ere eraikuntza sexuala dela ikusteko aukera izan dugu, bai eta hau lantzeko orduan aintzat hartzea garrantzitsua den ideiez jabetzeko aukera ere. Modu honetara, honako hau da, jasotako zenbait ideiez baliatuz, sortu duda akrostikoa.
Sarean gaiaren inguruko informazio ugari
aurkitzeaz gain ordea, nire ingurukoengana ere jo dut, honi buruz zituzten ideia eta
pentsamenduak ezagutzeko asmoz. Horri esker, ohartu naiz, oraindik ere, gure
egunerokotasunean patriarkatuaren eragina nabari dela.
Patriarkatuak, heteroaraua bultzatzen
du, ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua; pertsona guztien
heterosexualitatea aurresuposatzen duelarik. Horren ondorioz, sexualitate
ereduen aniztasuna baztertu egiten du.
Hori honela izanik, heteroarauaren ideia
horrekin amaitu beharra dagoela uste dut. Baina nola hautsi hori? Arrakala proiektuko Iraitz
Salegik, Goienako artikulu batean aipatu bezala, “Norberarengandik hasi behar da heteroaraua apurtzen. Heteroarauak
gorputz osoa zeharkatzen digu eguneko segundo guztietan, eta zalantzan
jarri behar ditugu egunerokotasuneko gauza txiki guztiak hura hausteko.”
Hezkuntza esparruari erreparatuz, egia
da, gaur egun, aniztasun afektibo-sexuala lantzearen aldeko esku hartzeak
egiten hasiak direla. Baina, orokorrean, bertan erabiltzen diren hitz eta
irudiei erreparatuz, oraindik eremu honetan ere heteronormatibitatean hezten
jarraitzen dutela ikus daiteke. Hori honela izanik, garrantzitsua izango da,
honetaz jabetu eta eredu sexista ugalkor hegemoniko hori kolokan jartzearen
alde egitea.
Iazko ikastaro kideen sarreretatik,
Amaiarena gomendatzea gustatuko litzaidake. Gaiarekin lotuta sortu dituen bi
irudietan azpimarratu dituen bi esaldiekin bat etortzeaz gain, partekatu dituen
bideoak ere oso interesgarriak iruditu zaizkit. Esaterako asko gustatu zait
maitasunaren inguruko ondorengo bideo hau. Bertan garbi usten dute, maitasunak
ez duela ez generorik, ez arrazarik, ezta adinik ere.
Sarean bila aritu osten, gai hau
ikasgelan lantzeko jarduera eta argibide ezberdinak proposatzen dituzten
hainbat gida aurkitu ditut. Hona hemen hauetariko batzuk:
- “Guía DDHH y diversidad afectivosexual”: lehen hezkuntzan gai hau lantzeko argibideak emateaz gain, baliabide ugari proposatzen ditu (filmak, liburuak, ipuinak)
- “Educar en la diversidad afectivo-sexualdesde la familia”: hezitzaile edota begiraleentzako gida.
- “Afektuak, gorputza, sentimenduak,desioak, emozioak… harremanak berdintasunean”: STEE EILAS sindikatuak hezkuntza afektibo sexualaren inguruan egindako unitate didaktikoa.
Amaitzeko, honako hauek dira, nire ustez, heziketa afektibo-sexuala eremu hezitzailean lantzeko erronketako batzuk:
- Hezkuntza komunitate osoa gai honen inguruan sentsibilizatzea eta formatzea, ondoren esku hartze egokiak diseinatu ahal izateko.
- Sexu heziketa heteroarautua gainditzea, estereotipo eta binarismoak deuseztatuz.
- Maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzea.
- Egunerokotasunean erabiltzen ditugun hitzetan arreta jartzea, hizkuntza hezkidetzailearen alde eginez.
- Material didaktikoetan aniztasuna adieraztea; orientazio sexual anitzak, familia mota ezberdinak, gorputz ezberdinak, bistaratu eta berdin baloratuak izango diren heziketa eredua bermatzea.
- Errespetuan oinarritutako harremanak bultzatzea, maitasuna, askatasuna, berdintasuna… landuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina