ANIZTASUN SEXUALAK IKUSTARAZTEN
Gaur egun, pertsonak kategorizatzeko joera mantzo-mantzo apurtzen dabil, gero eta gehiago sexu-identitateak, genero-identitateak zein orientazio sexualak grandiente bati (eta beraz ez dira A edo B, ez dira zuriak edo beltzak, baizik eta gris tonalidade ezberdinetako hainbat eta hainbat errealitate ezberdin) jarraitzen diotela ulertarazten ari gara. Egia da, azken urteetan, hainbat herrialdeetan egindako lege erreformek, askatasun gehiago eman dizkiela LGBTQ+ kolektiboei, hala ere, oraindik ere asko dago egiteko.
Aurreko urteetako post honetan esaten denarekin bat nator. Aniztasun sexuala gaur egun ere ikustezina dela, eta ikuskor izaten dena batez ere "gay-ak" direla, eta kasu gehienetan modu estereotipatuan eta era hierarkizatuetan. Egungo sistema kapitalistak, ez du aniztasuna islatzen, kategorizazioa bultzatu eta "identitate" berritzat hartutako horiek, kontsumo produktu bilakatzen ditu (marka gay esaterako). Beraz, ez da benetako aniztasunik ematen, errealiate guztiak ez baitira ikustarazten. Lesbianismoa ikusezina da gaur egun ere, eta zer esanik ez transexualitatearen, intersexualitatearen edota androginiaren kasuetan.

Hona hemen sentsibilizaziorako baliagarriak izan daitezkeen hiru bideo. Lehenengoa, LGBTIQ+ kolektiboak izan ditzakeen jasarpenak ikustarzten dituena, oso efektu piskologiko berezia sortuz.
Bigarrena kalean egindako esperimentu bat litzateke, jendarteak homofobia kasuen aurrean ze nolako jarrera izan dezakeen erakusten duena. Hirugarrenaren kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak homofobiaren kontrako kanpaina gisara, bi emakumezko lesbianen errelatoak erakustarazten dira.
Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?
Erronka ugari daude gai hauen inguruan eremu hezitzailean eta jendartzean:
- Eskematizazio sinplistetara jotzeko tendentzia orokortuarekin ("Normala" / "ez normala" edo "sistemiko" eta " sistemikoa ez dena" bereiztuz) amaitzea.
- Gure testuinguruko espazio sinbolikoa, non sexu-genero sistema eta heteronormatibitatea nagusitzen den, aldatu eta aniztasuna haintzat hartzen duen bestelako espazio sinboliko-kulturala eraikitzea.
- Sexu genero sistema salatu eta bere nagusitasuna kolokan jartzea.
- Nerabeentzako aniztasuna erakusten duten erreferente berriak eraikitzea (interesgarria litzateke bai irakasleeen, zein gurasoen edo ikasleen artean, heteronormatibitate hori edota genero eskema sinplista horrekin bat ez datozen pertsonak ikustaraztea, nerabeek pertsona erreferente horiekin identifika baitaitezke).
- Heziketa sexual ez heternormatiboa aurrera eramatea.
- Hierarkiarik gabeko aniztasun sexuala eraikitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina