TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN.
Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu.
Pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena izango dute, baita ikasketenean ere. Horregatik, faktore sozio-kulturalaren eremua oso garrantsitzua da elkarbizitza ona eraikitzeko
Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:
● Maila guztietan dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu
● Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
● Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
● Bake eta indarkeria-eza kultura.
Tratu onak ongizatearen oinarria:
Nahiz eta tratu onetan murgildu nahi, egunerokotasunean sarritan egoera mingarri eta kaltegarrietan erortzen gara. Hezkidetzak zenbait ekarpen egiten ditu ongizateko ezinbestekoa izango baita maskulino eta femeninotik hasi eta gainerako estereotipo guztiei uko egitea.
Mari Jose Urrozolak iradokizun batzuk ematen dizkigu:
- Nor bere buruarekin harreman ona izateko, norberaren autoezagutza, norberaren gorputza onartu, konparaketak alde batera utzi...behar dira.
- Besteekin harreman onak izateko, hitz goxoak erabili, begikotasunez jokatu,...behar da.
- Hurbilekoen artean, elkarri lagundu, entzun, besteen gorputza errespetatu,...behar da.
- Bestelako biziduenkin, objetuekin eta inguruarekin, zaindu, birziklatu, baldintza onak eskaini,...behar dira.
Maitasunezko tratu onak direla eta, kontutan hartu behar dugu maitasunezko harreman eta tratu onen arteko erlazioa.
Pepa Bojo psikologoak dioen bezala “berrikusi egin behar da maitasun erromantikoaren mitoa; bai hezkuntzan, bai emakume taldeetan, etab. …”
Nik uste dut maitasun erromantikoaren mitoarekin kritikoak izan behar dugula eta amodio osasuntsuak eraikitzeko lan egin behar dugula. Aste honetako gaia amaipuntu positibo eta eraikitzailea da ikastaroan ekindako gai guztiekin konparatuz. Ados nago ideia honekin: “ikuspegia zabalduz, gero eta gehiagotan bestelako maitasun eredu osasuntsuen bila bide berriak ikertzen ari direnak topatuko ditugu”.
Gaien inguruko ikerketa, baliabide edo proposamen baten aipamena
Conferencia de Marcela Lagarde "Desmontando el Mito del Amor Romántico"
"Maitasun Erromantikoaren Mitoa Desmuntatuz" Marcela Lagarde-ren Fuenlabrada-ren, "Martxoaren 8" Berdintasunerako Zentroan emandako hitzaldia.
BELDUR BARIK:
2011-JÓVENES-IGUALDAD-AMOR ROMÁNTICO
June Fernández-ek, Ianire Estébanez-ek eta Miriam Herbón-ek hitz egiten dute gazteen, maitasun erromantikoaren, tratu onen gainean...
Bilbo Irratia (La Ser)
Datuak eta ondorioak.
Datu eta ikerketa asko daude azpimarratzeko gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko bide luzea dugula. Horretarako erantzukidetasuna edo elkar ardura behar beharrezkoa da.
Gure inguruan aipagarriak dira EUSTATEk dituen datuak zeinek erakusten digute oraindik egoera ez dela berdinkidea etxekolanetan eta zaintza kontuetan eta, ondorioz, gizonezkoen inplikazio haundioagoa beharrezkoa dela aurrera egin ahal izateko.
Hona hemen datu hauek:
Ikastetxean lantzeko erronkak
- Maitasun erromantikoen mitoak desmuntatzea
- Eskolan lantzea erantzukidetasuna
- Pertsona bakoitzaren burua ezagutzeko eta errespetatzeko klaseko dinamikak antolatzea
- Ezagutza, konfidantza, estimua, aprezioa, maitasuna...bultzatzea ikastetxeetan.
- Harreman positiboak eraikitzea
Marijose#hausnarketa#tratuonak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina