2016/03/06

INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN




indarkeria matxista bilaketarekin bat datozen irudiak
              

Feminismoak indarkeriaren egiturazko kausak zehaztean, indarkeria matxista terminoaren erabilera bultzatzen du, azaldu nahi delako gizonak direla eragileak eta matxismoa bera dagoela horren jatorrian.
Kontzeptu honen barnean daude egitura-indarkeriatik hasi eta indarkeria sinbolikotik jarraituz, indarkeriaren manifestazio guztiak: sotilak direnak eta esplizituak direnak ere bai; ikusteko zailak direnak eta begi bistan errekonozitzen direnak: (hizkera sexista, mikromatxismoak, kontrola, umore eta txiste matxistak, publizitate sexista, inbisibilizatzea, baliogabetzea …), (mespretxuak, umilazioak, xantaia emozionala, errudun sentiaraztea, alde batera utzi, oihuak, irainak, mehatxuak, sexu-erasoak, eraso fisikoak, bortxaketak, eta erailketak).
Indarkeria matxistaren arriskuan daude emakumeak, baita ‘andreak menderatzen dituen gizon’ izateko arautik ateratzen diren gizon guztiak ere”. Hortaz, emakumeen “ezaugarriak” (genero estereotipoari lotutakoak) erakusten dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektua izan daiteke.

Maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek, agindu heterosexual normatiboa betetzen ez duen edonork, edota sexu zein genero dikotomiak zalantzan jartzen dituzten pertsonek indarkeria matxista jasaten dute.


Baina indarkeria matxistaz aritzen garenean, emakumeengan jarri ohi da ardura indarkeria matxista gainditzeko, nahiz eta indarkeria matxista arazo politikoa izan; hortaz, guztion ardura da eta ezinbestekoa da gizonek duten erantzukizuna onartzea. Indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko beraz, bi estrategia, gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta autodefentsa feminista lirateke.



Honekin lotuta, indarkeria matxistaren desikasketarako hiru lan ildo proposatu daitezke:
1. Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
2. Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku-hartzea.
3. LGTBQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.



Lehen proposamen honetarako, duela gutxi, deskubritu nituen guretzat txikitan hain ezagunak izan ziren hainbat libururen bertsioak, bigarren aukera batekin, eta euskaraz ere badaude!!


 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhIUYK_WDvkDc7RIkRXarnyCrgiiamWcOhyphenhyphenTcQVhdfPKiJTWL2xqZ45_3xgMx4K1QpwPx5w0VtBviR6mzXTSIjAvJ3GrUj6sY_Si4uooJHOAhzQ-iwBN9hxQ9LB7KfaUB4_e3kjvzal_y2l/s1600/coleccion.jpg

Adibide gisa: Sirenatxoak, oraingo honetan, ez dio maitasunaren truke uko egingo bere nortasunari, eta inork ez dio eskatuko ere hala egin dezan.





Era berean, maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz, gizonen inplikazioa  bilatzeko estrategian, gure ikastetxeetan betetzeko moduko erronka litzateke ikasle mutilekin estereotipo maskulinoak mugatu egin dizkien hainbat konpetentzia garatzea:
● Emozioen arloa: mutilak emozioekin kontaktuan jarri, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikastea funtsezkoa da. Sentimenduak eta emozioak adieraztea, ahulak izateko eta ahul agertzeko eskubidea ...
● Zaintzaren esparrua: mutilek duten erantzukizuna -bere buruekiko, ume-, gaixo-, nagusi-, laguntza behar duen ororekiko zein inguruarekiko- onartzeko eta konpetenteak izateko erremintak haien eskuetan jartzea.
● Indarkeria matxistak: hauen aurkako jarrera aktiboa sustatzea. Orokorrean mutilak indarkeria matxistaren desagerpenaren alde agertzen dira, baina beraiei ez dagokiela pentsatu ohi dute: bere adinetik urrun ikusten dutelako emakumeen arazoa dela uste dutelako edo ezin dutelako eraginik duen ezer egin.


Ahaztu gabe dena den, mutilekin ez ezik, badagoela zeregina:

a) Hezitzaileei begira: arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartzea, esku-hartzearen eraginkortasunaz jabetzea, modu transbertsalean lantzea eta autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea.
b) Neskei begira: beldurrik gabe zein beldurretik aske heztea, nahi duten bizitza eraiki eta askatasunez bizi eta gozatzeko. Horretarako, autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea sustatuko du eta nesken esku jarriko ditu hainbat garapen eremu eta konpetentzia.


ETB1eko Ur Handitan saioan (Jaime Otamendirekin,) guk aste honetan jorratu dugun gai honi buruz aritu ziren, EZBerdin izenburupean, eta oso-oso interesgarria  iruditzen zait bertan agerturiko guztia!! Luzea izan arren, merezi du ikusteak!!!UR HANDITAN









http://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan/4104533806001/4222843036001/ezberdin/





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina