Indarkeria
matxista, emakumeok emakume izateagatik bizi dugun indarkeria da.
Indarkeria, eremu guztietan gertatzen da. Norberak ezberdin sentitzen
baditugu ere emakume GUZTIOK pairatzen dugun fenomenoa da.
Betidanik
jasan izan dugun zapalkuntza da, mundu osoan zehar ematen da,
kultura, adin, gaitasun ekonomiko eta jakintza maila anitzetako
emakumeok jasan dezakegu.
Sistema
patriarkalaren adierazpide bortitzena da indarkeria eta maila eta
intentsitate ezberdinetan agertzen da: irain edo begirada xume
batetik erailketetaraino.
Genero
estereotipoei lotutako emakumeen ezaugarriak erakusten dituen edozein
pertsona indarkeria matxistaren objektua izan daiteke. Maskulinitate
hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek, agindu heterosexual
normatiboa betetzen ez duen edonork, edota sexu zein genero
dikotomiak zalantzan jartzen dituzten pertsonek ere indarkeria
matxista jasaten dute.
Indarkeria
mota ezberdinak daudela ikusi dugu: sotilak edota esplizituak.
Ikusteko zailak direnak nahiz begi bistan errekonozitzen direnak.
Azken
hamarkadetan mugimendu feministak lan asko egin du indarkeria
matxistaren aurka. Izan ere indarkeria matxista arazo politiko bat
da, guztion ardura da errotik desagerraraztea.Gizonek ere beren
erantzukizuna eta inplikazioa izatea ezinbestekoak dira borroka
honetan.
Zentzu
horretan, indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko,
beharrezkoak izango ditugu, batetik gizonekin maskulinitate berriak
eraikitzea eta bestetik emakumeekin autodefentsa feministari ekitea.
MSKULINITATE
BERRIAK
Zer
da gizontasun hegemonikoa? Gizonak bere identitate maskulinoari
balioa emateko jarrera.
Gizon
eredu tradizionaletik ihes egin nahi duten gizon taldeak sortu dira
azken urteetan. Ibon Arrizabalaga de Mingok horrela dio:
“pribilejioek
ez gaituzte zoriontsu egiten. Gizonok bizitza errazagoa dugu, baina
ez hobea. Hurbiltasun fisikoaz gozatu ahal izatea, seme alabekiko
harreman estua, gure emozioak ezagutu eta gozatzea... Hori dena
daukagu irabazteko. Beste pribilejioak besaulkitik altxa eta benetan
guretzat ona den zerbait egiten dugunean? Hori txertatu behar dugu
jendearen bizitzetan”
“ez
dut uste gizonak berez matxistak garenik, halakoak egin gaituztela
uste dut. Beraz nahikoa da eraikuntza desegitea, ez da gauza berririk
asmatu behar. Kendu armadurak eta izango gara izan behar duguna.
Eredu guztiak eredu izango baitira eta ondorioz, benetako pertsonak
bertan kabitu ahal izateko zurrunegi. Bai emakumeentzat, bai
gizonentzat. Bi askapenak paraleloki ulertzen ditut”
AUTODEFENTSA
FEMINISTA
Autodefentsa
feminista emakumeen kontrako indarkeri kasuei aurre hartzeko tresna
da. Emakume askeak eta autonomoak formatuz, gure buruarengan dugun
ziurtasuna handituz eta gure gaitasunetan sinestuz.
Autodefentsa
feminista diogunean, ez da defentsa pertsonalerako teknika multzoa
bakarrik, indarkeriaren arrazoietara jo eta honekin amaitzeko
beharrezko den jokabide, jarrera eta tresna multzoa baizik.
Autodefentsaren bidez aurrera egin dezakegu, gure auto-estimua
indartu egiten da eta jendartean ezarrita dauden generoaren araberako
rolen inguruko kontzientzia edota esnatzea suposatzen du. Sistemak
egunerokotasunean nola erasotzen gaituen garbi ikusten laguntzen
digu. Auto-estima ziurra izatearekin zerikusia dauka, gure burua
maitatzearekin, errespetatzearekin eta jendeari behar denean limiteak
jartzen jakitearekin. Jarrera matxistak ez onartzeko gaitasunaren
garapena da.
Landu
beharreko erronkak:
-Mutilekin
berdintasuna lortzeko lanean, gizonek ere parte hartzea eta
gizonezkoa izatearekin zerikusia duten gaiak lantzea:
-
Sexuen arteko ezberdintasunei buruzko informazio eta kontzientziazio jarduerak antolatzea gizonezkoentzat
-
Gizontasunari buruz hausnartzeko espazioak sortzea
-
Erantzunkidetasuna bultzatzea
-
Mutil izateko eta harremantzeko erak eta moduak sortu, zabaldu
-Neskekin
autodefentsa feminista landu .Emakumeak ahaldundu:
-
Esperientzia ezberdinak partekatuz, indarkeriarekiko ditugun bizipenak konpartitzea eta biltzea
-
Elkar entzutea eta gure beldur eta emozio anitzei buruz lasai hitz egiteko tartea eskaintzea
-
Indarkeriaren definizioan sakontzea, nolabait, indarkeria egoera zein eraso ezberdinen identifikazioa eginez
-
Autodefentsaren inguruan hitz egitea, autodefentsaz ulertzen duguna komunean jarri eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea
-
Erantzuna. Alternatibetan eta estrategietan sakontzea. Indibidualki, norberak martxan jarri beharrekoa zein kolektiboki eraiki beharreko erantzunak, dinamikak eta alternatibak pentsatzean datza. Nola ekin.
Amparo
Tome: Nola gainditu ikasgeletako sexismoa
Bukatzeko,
apirilaren 9an indarkeria sexistari aurre egiteko zita garrantzitsua
dugula esanez amaitu nahiko nuke aste honetako hausnarketa
https://www.youtube.com/watch?v=uhORfaN0B7Y
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina