Nerea Mendizabalek “Harremanak zaintzeko nola hitz egin eta entzun” bideoan dioenez,"gertatzen zaigun edozein gauzak harremanekin zer ikusia dauka". Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu. Harreman bi dimentsio horiek osasungarriak izatea tratu onek sustatuko dituzte.
Bestalde, maitasunezko tratu onak eraikitzeko “maitasun erromantikoa” aztertu eta desikasi beharra dago. Horren ordez maitasun osasuntsua sustatzen duten harremanen alde egin behar da: begirunea, askatasuna, independentzia, autonomia, erantzunkidetasuna, enpatia, berdintasuna, ekitatea eta asertzio komunikazioan oinarrituak.
Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko bide on bat da erantzunkidetasuna edo elkar ardura. Zaintza-lanak eta etxeko ardurak gizonen eta emakumeen artean era parekidean konpartitzea da jendarte moduan lortu gabeko alderdi garrantzitsu bat.
Olatz Berastegik "Tratu oneko harremanak" audioan dioen bezala ondo tratatuak izatea eta ongizatea denok merezi dugu. Beraz, ezinbestekoa da harremanak zaintzea eta tratu onak sustatzea hori lortzeko.
Tratu onak lantzeko baliabidea
Aizan berdintasunerako Elkarte Psikosoziala 1999. urtean sortu zen. Elkartearen helburuak dira emakumezko eta gizonezkoen artean benetako berdintasuna lortzea eta emakumeen aurkako edozein indarkeria-mota bukatzea. Laneko ardatzak dira besteak beste:
- Genero indarkeria prebenitzea. Tratu onetan oinarritutako maitatzeko erak sortzea eta ikastea indarkeriak prebenitzeko modu bat da.
- Sentsibilizazioa eta solidaritate, elkarri laguntzea eta begirune baloreen heziketa. Balore horiek zuzenean norbanako eta pertsonarteko konpetentziekin lotuta daude; autokontrola, kontzientzia hartzea, enpatia eta asertzio-estiloan komunikatzeko gaitasuna.
- Emakumeen ahalduntzea: emakumeek boterea eskuratu behar dute arlo guztietan politikoa, ekonomikoa, lanekoa...
Tratu onak nire ikastetxean
Ikasleek erdi-presentzialeko
modalitate telematikoan lanbide heziketako zikloak ikasten dituzte. Komunikazio gehiena idatzizkoa da foro, txat eta posta elektronikoaren bidez. Idatzizko komunikazioak zailtasunak sortzen ditu elkarrizketak errazak
izateko osagai ez linguistikorik (keinurik, soinurik) ezta testuinguruaren
inguruko informaziorik ez baitago. Gainera, idatzitakoa betirako
geratzen da. Beraz, kodearen moldaketa beharrezkoa da. Hori ikasteko
zentroko irakasleek Aje Arrutik emandako “idatzizko eta ahozko asertzio-estiloa
komunikazioa eraginkorra izateko” ikastaroa egin zuten. Idatzizko
komunikazioa hobetzeko gakoak dira hartzaileari dagokionez: harreman mota eta
horren helburua; enpatia izatea; irakurketa arretaz eta entzute aktiboa
egitea; komunikazioaren helburuaren dagokionez: asertibotasuna.
Horretaz
gain, irakasleek hizkuntza eta irudien erabilpen hezkidetzailea
erabiltzeko gomendioak kontuan hartzen dituzte idatzizko edo ahozko komunikazioan.
Ikastetxean lantzeko erronkak
- Ikasleek harreman parekideak eta osasuntsuak eraikitzeko konpetentziak garatzea.
- Eskola-komunitatekideen artean elkarbizitza positiboa sustatzea.
- Zaintza-lanak eta etxeko ardurak gizonen eta emakumeen artean era parekidean konpartitzera bultzatzea eta lan horiek daukaten prestigioa ematea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina