2022/10/17

Aurkezpena

 Kaixo!

Ana naiz eta uste dut nahiko berandu nabilela aurkezpena egiten, baina arazo asko eduki ditut blogean parte hartu ahal izateko. 

Baina, azkenik, hemen nago. Espero dut laster besteen erritmoa hartzea.

Esaten didatenean aurkezpena egin behar dudala, kostatzen zait pentsatzea nolakoa naizen benetan, batzuetan gure buruari buruz daukagun irudia ez datorrelako bat errealitatearekin edo besteek pentsatzen dutenarekin, baina saiatu naiz egiten. 😉

Urte askotan hezkuntza berezian lan egin dut, eta hor asko ikasi dut (seguraski ez nahikoa beti daukagulako gauza asko ikasteko). Nire ikasleek asko irakatsi didate, asko eman didate eta hor ikasi dudan guztiak nire bizitzarako ikaskuntza suposatzen du.

Orain, Haur Hezkuntzan nago eta, nahiz eta batzuk esan etapa horretan gutxi egiten dugula, abestu eta dantzatu ez bada, nire ustez gure lana oso garrantzitsua da oinarri guztiak jartzen ditugulako. Edo ez? 

Eta horren harira, beti esaten diot nire buruari: ikasleen garapen integrala lortu nahi badut ezin dut Hezkidetza ahaztu eta Hezkidetzan hezi behar ditut. Eta nire ikasleek parte hartu behar badute denontzako mundu bidezkoago erainkuntzan, Hezkidetzako baloreak barneratu behar dituzte.

Eta Hezkidetzan eta Hezkuntza Berezian oinarrituta, esaldi bat asmatu nuen eta bertan ikasleak hezi nahi ditut: 

"DENOK DESBERDINAK, BAINA DENOK INPORTANTEAK"

Eta esaten dugunean denok berdinak garela, hori ez da egia. Denok eduki beharko genituzke eskubide berdinak, baina diferentzia errespetatu behar dugu eta ezberdintasunean hezi behar gara.

Beno, ikusten duzuenez aurkezpen honek ez ditu markatutako lerroak jarraitzen: ez dut nire kolorea aipatu, ez dut gustatzen zaidan animalia aipatu, ez... ez dut gidoa jarraitu, baina uste dut hemen jarri dudanak gehiago hitz egiten du nitaz beste guztia baino.

Besarkada bat. 🙅

 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina