Álvaro García Meseguerren arabera gaztelaniaren zama sexista %80 en bitartean, frantsesarena %40. ingelesarena %15 eta euskararena %5 da. Sexu-zama kuantifikatzeko lau faktore hartzen zituen berak kontuan: genero gramatikal eta sexuen arteko erlazioa; maskulinoa genero komunaren balioarekin erabiltzea; aditzaren eta izenordeen sexualizazioa eta erro maskulinotik hitz komunak hartzea.
Euskarak genero gramatikalik ez duenez sexista ez dela pentsatzen du jende askok, baina genero bereizketa hori beste era batzuetan agertzen da. Gainera, erdaretatik eragina izan du euskarak, eta kalko eta maileguetan eragin hori nabarendu egiten da. Genero kutsadura ere badugu, izem meutroak èntsamenduan genero batekin identifikatzen baititugu. Hau da, naiz eta generoa morfologigkoki euskaraz ia agertzen ez den, asoziazio kunturalen ondorioz genero maskulinoa gainezarri egiten da gurean ere.
"Hizkuntzaren erabilera jakinaren gainean aldatzea lagungarri gertatuko da gure mundu-ikuskera eta giznonen eta emakumeen arteko harremanei buruz daukagun kontzeptua ere aldatzeko."Erabilera aldatzea sistema bera aldatzea baino errazagoa da, nahiz eta hizkuntza ere historian zehar aldatzen doan. Arauak hitzei buruzkoak dira, esanahiak ezin dira hain erraz aldatu; hauek sinbolo sistemarekin baitute harremana. Amaia Alvarez Uria
Iazko ikastarokideei erreferentzia egiteko hurrengo sarrera aukeratu dut: Izena duenak izana du. Neu Nagigatzera ikastarokideak idatzitakoan agertzen den erreferentziaren ondorioz ezagutu dut Amaia Alvarez Uriak erabili.eus orrialdean argitaratutako artikulua. Oso erabilgarria eta interesgarria suertatu zait.
Eremu hezitzailean eta ez hezitzailean erabiltzeko hizkuntza ez sexista gida ugari daude, zein baino zein erabilgarriagoa. Interesgarria iruditu zain Errenteriako udalak online eskuragarri duen honako hau:
Aurreko guztia kontuan hartuta, eremu hezitzailean zein gizartean lantzeko erronkak ugari direla konturatzea ez da zaila. Horietako gutxi batzuk aipatzearren:
- Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartzea, androzentrismoa agerian jartzeko.
- Genero kutsadura saihestea.
- Erabiltzen ditugun material didaktikoak berrikustea, ikuspuntu kritikoaahaztu gabe.
- Arreta berezia jartzea prentsa, iragarki, futbol, internet, eta bideojokoetan agertzen diren eredu eta esaeretan.
- Komunikazioan arreta ipini: irudietan, keinuetan, doinuan etab. sexismoa ekiditeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina