2016/12/19

hizkuntzaren erabilera



HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTA





Hizkuntza pertsonak komunikatzeko daukagun tresna baliagarri bat da. Komunikatzea  informazioa transmititzearen jarduera da, pertsonen arteko ezinbesteko ekintza eta pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko beharrezkoa da. Hizkuntzaren bidez herri bateko kultura zabaltzen da, eta unean uneko errealitatea islatzen da; hau dela eta , hizkuntzak eta errealitateak elkarri eragiten diote. Hortaz, hizkuntza modu sexistan edo androzentrikoan erabiltzen badugu, kultura sexista eta androzentrista batean bizi garelako da non gizonezkoei gaitasunak eta eginkizunak aitortzen zaizkien eta emakumezkoei gutxiesten. Errealitate desorekatu hori hizkuntzaren bidez ere islatzen dugu. Hau da, hizkuntza bat ez da berez sexista, baina sexista izan daiteke pertsonek emandako erabilera. Ibon Sarasola idazle eta hiztegigile ohiaren iritziz “gizartea matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da; eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatzen da”.

Euskararen kasuan askoren ustez, ez da sexista ezta erabilera ere, genero gramatikalik ez duelako. Baina gure hizkuntzan ere, sexismoaren adierazleak badaude irakurgaian argi eta garbi ikusi ditugun bezala:
-      Gizona hitza eta “giz” erroa duten hitzak generikotzat jotzea.
-      Gaztelera eta frantsesaren eragina maskulino orokortzailea.
-      Genero kutsadura.
-      Jauzi semantikoa
-      Androzentrismoa
-     

Dena den, komunikazioan ez dute hitzek bakarrik parte hartzen, bestelako adierazpen batzuek ere eragina dute:

·         *  Hizkuntza ikonografikoa: Askotan idatzizko hizkuntza bestelako irudi batzuez lagunduta egoten dira eta mezuak igortzen dituzten eta horien barnean androzentrismoaren edota sexismoaren zantzuak egon daitezke.
·        *  Hizkuntza gestuala eta ahozkoa: erabiltzen diren keinuak, gestuak, ahots tonua. Hemen ere aurretik aipatutako elementuak .

 Hizkuntzaren erabilera sexista dela ohartzea eta azalaraztea aurrerapausoa bada ere, oraindik lan handia dago egiteko. Jesus Marìa Garcìa Saenz hizkuntzalariak dioen bezala “ hizkuntzaren erabilera ez-sexistatik politikoki zuzena den hizkuntzara pasatu behar gara eta sexismoaren aferarekin batera, arrazismoa, klasismoa eta homofobia bezalako tratamendu diskriminatzaileak ere deuseztatu behar ditugu gure hizkuntzatik”.

         Bestalde, hizkuntzak moldagarriak dira eta errealitateari egokitu daitezke, horregatik, hezkidetzaren alde eman, ematen eta emango diren urrats guztiak hizkuntzaren trataeran eta erabileran eragina izango dute.










Eremu hezitzailean lantzeko ondorengo gida hau gomendatuko nuke, bertan hizkuntzaren erabilera ez sexistan emandako aurrerapausoak eta emakumeak ikusiezin bihurtzeak edo mendetasunak sortutako arazoak agertzen direnean konpontzeko irtenbideak ematen dira:
Hezkuntzan erabiltzeko hizkuntza-jarraibideak.” Eulàlia LLedò Cunill. EMAKUNDE. 2008.





         Guzti hau kontutan hartuta eskoletan hizkuntzaren erabilera ez sexistarekin ditugun erronken artean hauek aipatuko nituzke:

·        *  Eskolan erabiltzen den material didaktikoen hizkuntza eredua gainbegiratu eta aldatu behar bada aldatu (estereotipoen agerpena, irudi eta sinboloak, … ).
·       *  Irakasleok, gure hizkuntzaren eta hitzen garrantziaz jabetu.
·      *    Hizkuntzaren erabilera ez sexista sustatzeko dauden gidak aztertu, hausnartu, zabaldu eta praktikan jarri.


Iazko post-etatik honako hau aukeratu dut bukaerako aurkezten duen bideoan oso ondo laburbiltzen baita aste honetako gaia: 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina