2016/12/18

HITZ ETA PITZ


“Hizkuntza ez da gertaera biologiko eta naturala, hizkuntza eskuratze kulturala denez alda dezakegu, hizkuntza aldatzean mentalitatea aldatu egiten da eta mentalitatea aldatzean jarrera aldatu egiten da” Teresa Meana

Hizkuntza, hitzak, esaldiak, gramatika, morfologia, sintaxia… baino askoz gehiago da, elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dugu, baita balioak trasnmititu, errealitatea izendatu eta interpretatzeko ere. Hizkuntzak identitateak eraikitzen laguntzen digu, horregatik da hain garrantzitsua hizkuntzaren erabilera ez sexista eta ez bortitzaren kontzientzia izatea. Hizkuntzaren erabileran isladatzen da gizartearen nolakotasuna.

 Euskerak genero gramatikalik ez badu ere, gure gizarte patriarkala islatzen du,  irainetan “alua”, “gizon” hitzaren erabilera anitzetan, hainbat esamoldetan… Hau horrela, ezinbestekoa da hizkuntzaren erabileraren kontzientzia hartu eta berau modu ez sexista batean erabiltzea. Hizkuntzaren erabilera ez bortitzaren garrantzia ere azpimarratu nahiko nuke.



Hizkuntza ez sexista, parekide, errespetuzko, zintzo eta koherente batean sinesten dut. Hau lortzeko erronkak ugari dira:

  • -       Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartzea
  • -       Genero kutsadura saihestea
  • -       Maskulino orokortzailea saihestea
  • -       Emakumeen esperientziak eta interesak diskurtsoan barneratzea
  • -       Erabiltzen ditugun materialak erreparatzea

Gaur egun hizkuntza eta irudiak elkarri eskutik emanda agertzen dira, beraz euskararen eta irudien erabilera ez sexistarako gida aukeratu dut.

Iazko post interesgarri bat:

Gaiaren inguruko hausnarketa batzuk:

https://www.youtube.com/watch?v=jyVrcM1-9Zs

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1496664

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina