Identitateak norberak bere buruaz egiten duen pertzepzio subjetibo eta eraikuntzari erreferentzia egiten dio. Dena den, aukeraketa hau era askean egitea ez da beti erraza izaten. Izan ere, gizartean erroturik dauden ohitura eta usteak aldatu behar dira aniztasunari bere bidea emateko.
Sexu-aniztasuna eta genero-identitateei buruzko mahai-ingurua.

Sistema heteropatriarkatua deseraikitzeko, sendotutako kontzeptu pila desikasi behar ditu gizarteak lehenik eta behin. Eta nola lortu hau? Hezkuntzari so eginez, genero-identitatearen eraikuntza aniztasunaren ikuspuntutik begiratzen ikasteko, haurrak txiki-txikitatik horretan heztea ezinbestekoa dela esan daiteke. Jolas ezberdinak proposatzen dituen baliabide honek Haur Hezkuntzako ikasgelan erabiltzeko estrategia ezberdinak azaltzen ditu.
Honi lotuta, Heziberri 2020k proposatzen duen curriculuma aztertzea garrantzitsua da. Identitatearen garapenari dagokionez, hurrengoa da esaten duena: “Aitortu beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai eta genero- eta kultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta zalantzan jarri behar dira kultura-, genero- eta sexu-nortasunagatik desberdintasuna sustatzen duten ereduak.” Errealitateak aldiz beste gauza bat erakusten digu. Inguruan aztertu ditudan aurrera-pausuak zoritxarrez ez dira ugariak izan. Bigarren Hezkuntzan lan egiten dut eta edukiek garrantzi handiagoa dute ikasleen bestelako ardurek baino. Gainera, berriro ere irakasleen formakuntzan hutsune handia dagoela deritzot. Irakasleok sistema matxistan hezituak izan garenez, gizartearen aldaketetara egokitzeko Hezkidetzari buruzko gaiak berrikasi beharko genituzke.

Identitateak norberak bere buruaz egiten duen pertzepzio subjetibo eta eraikuntzari erreferentzia egiten dio. Dena den, aukeraketa hau era askean egitea ez da beti erraza izaten. Izan ere, gizartean erroturik dauden ohitura eta usteak aldatu behar dira aniztasunari bere bidea emateko
Sexua eta generoari buruzko bestelako ikasketa interesgarri bat hurrengoa da: Koherentzia ala kontraesana?
Amaia Chueca-ak iaz idatziriko posta ikaragarri gustatu zait, Mikel Laboaren kantarekin egin duen metafora oso ona iruditu zaidalako. Haurrei identitatearen hegoak mozten badizkiegu, guk nahi dugun modukoak izango dira. Baina ez dute beraiek askatasunez hautatutako identitatea garatuko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina