Identitatea, autokontzeptua, genero – identitatea… Kontzeptu
mordoa aste honetan ikusi ditugunak, eta nekez erreztasunez erabili ahal
direnak… horren samurrak dira heuren aldeak… menperatzeko gaitza…
Argi
geratu zaidana hauxe da, gizon edo emakume izatea zer den agintzen duten mezuak
eta arauak identitatearen eraikuntzan jasotzen direla,prozesu konplexu batean.
Alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta politikoak ere barneratzen
baititu. Nork bere burua, txikitatik, sentitzeko duen modu pertsonala da…
Askotan helduoi errespetatzea kostatzen zaiguna…
Identitatea, beste pertsonengandik bereiztea da… eta, aldi berean, talde baten
partaide izatea. Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baina baita
eraikuntza soziala ere. Arazoa dator, jendarteak eta norberak eraikitako
identitate hori askatasunez ezin denean bizi…
Identitatearen gai hau, ederki azaltzen da LA CHICA DANESA
pelikulan. Eta norberaren identitatea eta besteen onarpenaren arteko ataza.
Hunkigarria benetan, jendarteak espero ez duen identitatea eraikitzea, eta
norbera izateko askatasun falta, errespeto falta,… Zein zaila egiten dugun
erreza dena…
Zorionez
autokontzeptu ona izan dezakezu zure identitateaz, nor zarenaz… norberaren identitatea
askatasun osoz bizitzeko aukerarik ez izanda ere… Zorionez… askok hori dela eta
salbu daude…
Heziberri
2020 gainbegiratu eta gero hurrengo esaldia topatu dut: ”Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu
aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta
baliabide sozioekonomikoak.”
Batetik
generoa erabiltzen duen horretan identitateaz ari dela suposatzen dut.
Terminologia egokiena erabilita ez badago ere, hori uler daiteke. Curriculum
ezkutuan esaldikoa kontutan hartzeko aipa ditzazkegun aldagai nagusienak:
- *Hezitzaile hezkidetzaileak izatea.
- * Eredu ezberdinak eskeintzea (bai sozioekonomikoak, zein kulturalak…),
ikusentzunezkoetan, zein liburuetan…
-
*Hizkuntza inklusiboaren erabilera egokia.
- *
Berdintasunerako beharrezko diren baliabide ekonomiko eta pertsonalak
bermatzea.
Aurreko post bat aukeratzekotan Maiterena
hautatuko nuke. Gaiaren elaborazio maila eta erabiltzen dituenengatik. Horretaz
gain ikaragarri gustatzen zait, idazten duen guztia.
Landa herri batean bizi naiz, eta hiri eta herri handiekin
alderatuta ezberdintasunak nabariak dira. Aurrerapausuak eman direla begi bistan
dago, hala ere oraindik badaude sinismen batzuk… Orokorrean tolerantzia eta
errespeto maila gora egin duen arren, ondokoaren etxean gertatzen bada adoz…,
baina nire etxean horrelakorik gertatu ez dadila… Hori da pentsakera nagusiena…
Orientazio sexualarekin askatasun gehiago somatzen dut, bai genero –
identitatearekin ez horrenbeste… Bai onartzen direla, emakume eta gizon izateko
anitzak, baina neurri baten barruan… gustu, janzkera, orrazkera…
Batez ere desikasi diren sinismenak umeekin zerikusia dute, eta
txikitatik zer gustatu edo zer ez, presio hori… horren nabarmena ez dela uste dut. Neskak futbolean jolasten
dira, kirola egiten dute… Mutilekin presio gehiago ikusten dut… Nik uste berdintasunaren
aldeko emakumeen lana askeago egin gaitu , mutilekin alderatuta…
Orokorrean, genero -identitatea azaltzeko askeak izan ez direnak edota
horrela sentitu ez direnak (askeak sentitu ez direnak), herritik aldegin dute,
herri handiago edo hiri batera… Ikasketen aitzakiarekin… libre sentitzen diren
tokietara joan dira. Herrian geratu direnak, gutxi batzuk, lagun talderik ez zaie
ezagutzen… eta orokorrean, bakarti azaltzen dira.
Argia da, landa herri batean jaio izanak, genero – identitatea azaltzearen
aldetik, bizitza asko guztiz baldintzatu dituela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina