Atzo ALBOANek antolatuta, Bilboko Arrupe etxean, Marcela Lagarde entzuteko
aukera izan genuen. Plazerra izan zen emakume hau entzutea eta esan zituen
gauza askoren artean batek zerikusi handia dauka guk I blokearen 6 gaian landu
genuen Marko Legalarekin eta zuekin partekatzen saiatuko naiz:
2007ko otsailaren 2-an, Mexikon, “Emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza
izateko Lege Orokorra” (“la Ley General de
Acceso de las Mujeres a una Vida Libre de Violencia”)
indarrean jarri zen. Lege hori, aitzindaria izan zen Latinoamerikan
eta lehenengo aldiz, emakumeek jasaten duten hainbat indarkeria mota
identifikatu ziren. Lege honek, era berean, emakumeen kontrako indarkeriaren
kontrako nazio mailako politikaren oinarriak ezarri zituen, eta emakumeak
indarkeriaren zirkulutik ateratzeko tresnak izatea bermatzen zuen.
Horrela ba, Mexikok, emakumeek jasotzen duten indarkeriaren kontrako legea badu.
Hala ere, Marcela Lagardek, legearen (edo legen) inguruan ideia
interesgarri bat aipatu zuen:
Legeak
ezartzea ez da nahikoa emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko
Beraren ustez, beste hainbat pauso eman behar dira emakumeen kontrako
indarkeria desagerrarazteko:
1- Indarkeriaren zergatiak identifikatu
2- Nola errepikatzen den indarkeria aztertu
3- Indarkeriari aurre egiteko tresnak eman
4- Formazioaren bitartez aurre hartzea eta berreztea
https://www.gob.mx/conavim/articulos/ley-general-de-acceso-10-anos-combatiendo-la-violencia-contra-las-mujeres?idiom=es
Hurrengo arte lagunak
Hurrengo arte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina