2015/11/07

Genero Indarkeria




Genero indarkeria

Edonori kalte egin diezaiokeen ekintza fisiko nahiz ahozkoa indarkeria da. Ekintza hauek modu jarraian gertatzen badira, tratu txarretan oinarritutako harremanak dira.
Indarkeria fi sikoa da identifikatzen errazena eta mobilizazioen, iritzi kritikoen, sentsibilizazio kanpainen edota unitate didaktikoen bitartez lortu da honekiko jarrera arbuiagarri eta orokorra gure gizartean, errotik desagertzea lortu ez den arren.
Batzuetan, indarkeria leuna eta ikusezina izan daiteke. Harremanetan mehatxuak eta irainak ematen direnean, beste pertsona baloratzen ez denean, bestearen bizitza kontrolatzen denean, lagunengandik bereizten saiatzen denean, norbait beste pertsonen aurrean barregarri uzten denean edota gaizki ateratzen den guztiaren errua botatzen denean. Egoera hauek pertsona gaizki sentiarazten dute bere autoestimuan eraginez, indarkeria psikologikoa da.

Bestalde, badira indarkeriazkotzat hartzen ez diren ekintzak baina ondoeza edo ezerosotasuna sentiarazten dutenak pertsonen sentsibilitatea urratuz: generoaren estereotipoekin bat ez etortzeagatik esamesaka aritzea, txiste sexistak, keinu lizunak... Maila kontua da, baina hala ere, ezin da ukatu hori ere indarkeria dela.

Indarkeria sinbolikoa indarkeria leuna, hain da leuna, pertsona askorentzat ikusezin bilakatzen dela eta normaltasunez estaltzen dela. Identitate kulturalaren, tradizioaren edo egunerokotasunaren barne balego bezala inkontzienteki erabiliaz.

ETA ESKOLETAN ZER ?
Tratu txarrak ekiditeko tratu onen bidean lan egin behar dugula uste dut. Tratu onetan hezteko auto-estimua, berdintasuna eta trataera egokiak bultzatzea ezinbestekoa da.
Tratu txarrei aurre egiteko bide bat tratu onak garatzearena da.
Pertsonen arteko harremanen eredua neurri handi batean transmititu egiten da. Tratu txarrak ekiditeko ondo tratatzen ikasi beharra dugu.
Era guztietako tratu txarrak identifi katu eta tratu onerako tresnak eskaini . Balore aldaketa eragin behar dugu pertsona guztion berdintasuna landuz neska edo mutil jaiotzeagatik ezarritako eredu eta estereotipoak alde batera utziz eta onarpena eta komunikazioan oinarritutako harremanak sortuz.
Errespetua eta enpatia landu, beste pertsonen larruan jartzen ikasi eta besteak kontuan hartuta jokatzen ikasi.
Modu honetan indarkeria sexistaren prebentzioan eta desagerpenean lagundu dezakegula iruditzen zait.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina