HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN
Hezkidetzak “Gizonen kulturatzat eta
emakumeen kulturatzat jotzen direnetatik alderdi on guztiak
berreskuratu eta neska-mutilen izga garapena bultzatzeko portaera
erreferente bihurtu nahi ditu”, “pertsonaren garapen integrala”,
“pertsona eta nortasunaren garapena erreferentzia hartzen dituen
eskola”, “pertsona eta gizarte eredu berria eratzeko hezkuntza
ahalegina”...moduko esaldiak hezkidetzak bere baitan jasotzen
dituela ikusi dugu. Baina, nire hitzekin esan beharko banu,
“Hezkidetza”: pertsonen heziketa ulertzeko modua da, pertsona
ororen garapena, generotik at, gaur egungo balio, rol eta
estereotipoak gaindituz, bultzatzen duena; norberaren nortasuna
eraikitzeko ikuspegi ezberdina.
Eta zergatik landu horrelako hezkuntza
modu bat?
Lehenik begira dezagun, heziketa eta
hezkuntzari buruz zer ulertzen dugun:
Hezi: Gizakia, bere ahalmen fisiko eta
intelektualak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko
prestatu eta gaitu. (harluxet hiztegi entziklopedikoa)
Hezkuntza: gizakiak bere ahalmenak
garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea eta
gaitzea, eta horretarako erabiltzen diren bideak edo sistemak.
(entziklopedia laburra)
Eskolaren egitekoa, definizio hauetan
agertzen den moduan, gizartean bizitzeko pertsonak prestatzea eta
gaitzea bada, bere horretan ez gara gaizki ari. Gizartearen islada
garbi ikus baitaiteke eskolan. Baina funtsean, zer nolako gizartea
nahi dugu?
Eskola, gizartea eraldatzeko tresna
moduan ulertzen badugu, eta gure helburua, bere ahalmen guztiak
garatuko dituen pertsonen ibilbidean laguntza ematea bada, argi dago,
gaur egungo eskola sistemak, baduela zer hobeturik. Gure gizartean
ematen diren egoerak gainditu ahal izateko lanean arituko baikara,
hezkidetza landuz:
-emakume-gizonen arteko ezberdintasunak
gaindituz, soldata mailan, ardura-mailetan...
-emakumea, emakume izate hutsagatik,
babesik gabe uzten duen gizarte eredua atzen utziz
-ohiko emakume-gizon estereotipoak
betetzen ez dituztenentzako lekua eginez
-benetako aukera-berdintasuna eskainiz
pertsona orori bere aukerak egitean
-etab.
Momentu honetan indarrean dagoen Haur
Hezkuntzako Curriculum-a zehazteko dekretutik, honako hau aukeratuko
nuke, hezkidetza islatzen duen esaldi gisa:
12/2009
DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu,
eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena.
7.
artikulua.
– Helburuak.
Haur
Hezkuntzak haurrengan zenbait gaitasun garatzen lagunduko du.
Gaitasun horiek aukera eman behar diote haurrari:
a)
Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren
eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan.
Baina hau hau bete ahal izateko,
hezitzaileok geureak ezagutzen ditugula eta berauen aukerak zein
diren, eta batez ere, errespetatzen hezitzaile zein eskola
komunitateko heldu guztiok jakin behar dugu. Horrela ez bada, beste
behin ere curriculum ezkutuaren indarra azaleratuko baita, curriculum
ofizialaren gainetik.
Egia da hala ere, duela urte
batzuetatik hona, aurrerapen batzuk egin ditugula, gizarte bezala,
eta beraz, eskola bezala ere. Gaur egun, aurki ditzakegu familia
eredu ezberdinak agertzen dituzten liburuak, emakumeen presentzia
bermatzen duten liburuak, emakume horiei, zein gizonei lanbide
ezberdinak esleitzen dizkieten liburuak..., aurrerapauso txikiak,
baina aurrera egiten laguntzen dutenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina