“Sortu bezain laster (eta gaur egun sortu aurretik ere) jendea bi taldeetako batean kokatzen da: gizon edo emakume gara. Hau ez da beti horrela izan, duela mende pare bat hasitako kontua dugu”.Ikastaroko bideoan agertutako baieztapen horrek, nere ustez, argitasun gehiago behar du.Ez dago baieztapenaren ondoren azalpenik eta horrek hurrengo galdera egitera narama: Orain dela bi mendeko pertsonak ez ziren gizon eta emakume bezala sailkatzen? Ez zituzten bere sexuari buruzko funtzio berezirik? Ez zeuden esterotiporik?Orduan,non kokatuko genuke Erausoko Kateriñe bezalako pertsonai bat? Bere garaian, XVI. mendean, gizonezko mozorrotu eta borrokatzera joan zena garaiko gizarteak agindutako arau guztiak hautsiz? Kateriñek emakume izateko eta harremanak izateko bestelako eredu bat aukeratu zuela diote (Juan Luis Zabala, Berria 2012). Norbaitek argitzea gustatuko litzaidake sailkapen hori hain berria bada pertsonai honek zer hautsi zuen.
"Genero" kontzeptuak maskulinotasuna eta femeninotasuna eraikitzeko prozesuari egiten dio erreferentzia. Gizarte bakoitzean sexu bakoitzari atxikitzen zaiona adierazten du, hau da, emakume eta gizon izatearen gizarte mailako eraketa beste batzuren artean... antropologia feministaren aportazioa hau da ikastaroaren atal honetan jaso dudan ideia argiena . Baina aurrekoarekin lotuz ez dut ikusi emakumeei sozialki atxikitutakoa asko aldatu denik mendeen poderioz: besteek zaintzeko agindua, edertasunaren eredua ( nahiz eta mendeetan edertasunaren kanona aldatu izan ), gizonarekiko menpekotasuna...
Aste honetako blokea bukatutzat eman arren, genero identitate gaiaren inguruan oraindik zalantza asko ditut .Binarismoan hasi eta hezi ginenok formazio sendo bat behar dugu daukagun generoaren ikuspegi mugatutik ateratzeko. Gaur egun ikastetxeetan irakasle gehienak ere ikuspegi anitzaren beharra dute, eta erronka horretan lan handia dugula uste dut.
Bukatzeko, gai honetan izan dudan zalantza-dantza honen ostean Gerard Coll- Planas-ek genero identitatea argitzeko egindako definizio xume honekin gelditu naiz . Horrela dio: “sentipen horri esker bagara eta ulergarriak gara guretzat eta besteentzat” ( los deseos olvidados. nahia).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina