GENERO INDARKERIAREN INGURUAN HAUSNARTZEN
Orain dela hiru aste hezkidetzaren inguruan hausnartu genuen
eta sexu, genero eta estereotipoen mugak
gainditzeko bidea dela argi gelditu zen,
pertsonen garapen integrala lortzeko bidea baita. Pentsa eta pentsa
batetik bestera abiatu ginen eta joan den astean, sexu-genero sistemaren gogoeta
egiteari ekin genion, eta generoa inposatu egiten gaituzten gizartean bizi
garela eta sozializazio prozesuak gogor egiten duela ezaugarriak barneratzeko,
horregatik, genero ikuspegia zabaldu eta
hedatu egin behar dugula. Oraingoan,
genero indarkeriari begiratuko diogu, emakumeenganako indarkeriaren inguruko
estatistikek adierazten dituzten datuak oso kezkagarriak baitira. Hala ere, aurretik aipatutakoa kontuan hartzen badugu
oso lotuta dagoela esan dezakegu genero aginduak etengabe barneratzen
gaudelako, eta aginduak ez dira batere parekideak. Alde batetik, genero eta
sexualitatearen bereizketa bitarra, bestetik desberdintasunean oinarritutako
harreman hierarkikoak, maskulinoari botere eta indarra moduko rolak eta femeninoari mendekotasuna modukoak atxikituz
eta sozializazio prozesuaren bidez normalizatuz, hizkuntzaren
erabilera, emakumeen inguruan egiten diren txantxak, txisteak, jeloskortasuna
maitasuna dela pentsatzea eta defendatzea, …zerrenda amaigabea patriarkatuaren iraunenerako tresna
bihurtuz; indarkeria sinbolikoa. Genero-indarkeria emakume izateagatik soilik
jasotzen den edozein tratu txar deritzo; fisiko, psikologikoa,ekonomikoa,
soziala, sexuala …
Genero ikuspegia abian jarri behar da, ikasleekin prebentzio
lanak eginez, indarkeriaren kontrako jarrerak sustatuz. Emakumeenganako
indarkeria zehatzaz jabetu eta azaleratu egin behar da eta indarkeriaren
aurkako sentsibilizazioa sortu. Neska eta mutilengan aldaketak eta konpromisoak sortu behar dira indarkeriari aurre egiteko.
Beldur barik bezalako proiektuetan parte hartu eta beldur barik jarrera landu
behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina