2015/11/01

SEXU-GENERO SISTEMA SUNTSITZEKO BIDEAN


Sexu-genero sistema eraikuntza soziala eta sexismoaren euskarria da; Gizon eta emakumeen arteko dominazio-meneko harramanen abiapuntua. Hau dela eta, genero harreman parekideak eta bidezkoak izateko egin behar duguna da sistema hori suntsitu. Jakin badakigu, hori ez dela erraza Clara Murgialdayk esaten duen bezala: “estereotipoak ‑femeninoak zein maskulinoak‑ hain barneratuta daude, ezen generoaren oinarri biologikoen adierazpentzat hartzen baitira”.
 
Sexu–genero estereotipotzat ulertzen dut emakumeei eta gizonei egokitzen zaizkien ezaugarriak eta jokabideak kultura jakin batean.  Orduan, nola deseraikiko dugu sexu-genero sistema? Ba guztiok, instituzioek, eskolako eragileek, komunikabideek genero ikuspegia hartuz; hau da, emakume eta gizonen arteko existitzen diren ezberdintasunak identifikatzeko modua eskuratuz. Eta aldi berean, guztiok joera berean egonez sexu-genero sistema suntsitzeko. 

Sexu-genero estereotipoak edonon ikus daitezke; familian, lagunen artean, aisialdian, kalean, lanean… Batzuetan agerikoak dira baina beste batzuetan asko kostatzen zaigu antzematea. 
Nik hiru esparru aztertu ditut eta pertsonak zenbat eta gazteagoak izan, haien artean gero eta sexu-genero estereotipo gutxiago topatzen direla ondorioztu dut. Adibidez, etxeko lanak bion artean egiten dituzte, emakumeek ere gidatzen dute edo Lanbide Heziketako ziklo teknikoak ere ikasten dituzte. Hala ere, seguru haien artean oraindik badaudela oso agerikoak ez diren sexu-genero estereotipoak. Hala nola, “nola ikusten gazteek bullying-a?” bideoan ikusi genuen bezala, neskak eta mutila esertzeko eta besoak jartzeko modu desberdinean.

Beraz, norabide zuzenean joan arren, oraindik asko falta da sexu-genero sistema suntsitzeko. Eta eskolak badauka bere zer egina lan horretan bakarra ez bada ere. Nagore Larrazabaletak “Hezkuntza erabili beharko genuke jendarteko arazoak konpontzeko, ez rolak errepikatzeko” artikuluan aipatzen duen bezala “komunitateko partaide guztiak gara hezkuntza eragileak eta denok subjektu aktibo bihurtu behar dugu jendartearen benetako aldaketa bultzatzeko, irakasleak, ikasleak, gurasoak, jangelako langileak, autobuseko, garbitzaile eta herrikoak". Eragile hauek guztiak hausnararazi beharko genituzke genero ikuspegia eduki dezaten. Hauxe da  eskolak daukan erronkarik nagusiena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina