Heteropatriarkatua
egituratutako sistema oso bat da eta horren biziraupenerako egiturazkoak diren
zapalketak sortu eta bultzatzen ditu. Egitura
dikotomikoen bidez, menpeko harremanak sortuz eta zapaltzaile zapaldu paperak
banatuz, hau da, gizonei boterea emanez eta emakumezkoari kenduz. Genero sistemak
emakumeak sistematikoki eta hauen bizitzetako esparru guztietan zapaltzea
eragiten du. Batzuetan agerikoak dira erasoak eta eraso gisa identifikatzeko
erraztasunak daude, baina bestetan identifikatzea kostatzen zaizkigu eta
gainerakoei ikustaraztea ere kostatzen zaigu, baina beti izango dira
estrukturalak. Emakume guztiak kolektibo gisa zapalduak gara, sistemak duen tresneria osoa
gu zapaltzeko diseinatuta dago eta horretarako gizonezkoari ematen dio boterea,
gu zapaldu ahal izateko boterea. Zentzu horretan genero indarkeria emakumeon kontrako indarkeri mota oro dela esan
dezakegu.
Esan bezala eraso
batzuk agerikoagoak dira eta beste batzuk sotilagoak, esaterako indarkeria sinbolikoa dugu
identifikatzen eta ikustarazten zailena, izan ere indarkeri mota ororen
oinarrian dagoena baita, erroko indarkeria. Indarkeria sinbolikoaz ari
garenean, sistema heteropatriarkarraren gauzapen sinbolikoaz ari gara. Hor doa adibide bat:
Berdintasun
faltsuaren gizartean bizi garela esango nuke, eta horrek izugarri kezkatzen
nau. Askotan entzuten dugu genero indarkeriari dagokionean asko aurreratu
dugula eta egia da aurrera pausuak eman direla, baina diskurtso horrek beldurra
ematen dit. Gaur egun politikoki egokia den diskurtsoa oso barneratua dugu “
emakumeon kontrako erasoak onartezinak dira“, eta badirudi posizio hori hartuta
berdintasuneko gizartean bizi garela. Uste horrek indarkeria estrukturala edota
sinbolikoa identifikatzeko zailtasunak eta oztopoak jar ditzakeela uste dut. Egun, inoiz
baino gehiago, mikroskopioak jarri eta ezkutatu nahi dizkiguten eraso guzti
horiek identifikatzeko lana geldiezina izan behar da. Eta guzti hori
ikastetxeetan lantzeko erronka handiak ditugu, esaterako:
- · Emakumeon ahalduntze prozesurako tresna eta baliabideen eskaintza egitea, parte hartzerako espazioak sortuz, kolektibo zapaldu gisa agente aktibo bilakatuz etb.
- · Gizonezkoei sistemak ematen dien botere horren erabilpena emateari uko egiteko tresna eta baliabideen eskaintza.
- · Sistema heteropatriarkarraren logika kokatzea, sistema nola antolatzen eta zertarako antolatzen den ulertaraztea.
- · Erasoak identifikatzeko mekanismoak jartzea, eraso mota ezberdinak aztertuz.
- · Lehiakortasunetik elkarlanerako filosofian lan egitea.
- · Genero indarkeriako kasuei erantzungo dien protokolo bat diseinatu eta aurrera eramatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina