Ikastetxean Gorputz Hezkuntza
ikasgaiaren barruan bereziki, baina orokorrean jarduera fisikoarekiko guztietan
sortzen diren harremanak behatzen saiatu naiz aste honetan, patio orduetan eta
eskolaz kanpoko ekintzetan barne.
Denok uste dugu gure eskolan, inguruko beste guztietan bezala, parekidetasunean oinarritutako curriculuma lantzen dugula, zer esanik ez ariketa fisikoari buruz ari garenean. Baina Gorputz Hezkuntzako arloan jartzen diren ebaluazio emaitzetan fijatu naiz bereziki, eta kuriosoa iruditu zait talde guztietan, lehen mailan hasi eta seigarren mailan bukatuz, neskek orokorrean mutilek baino nota baxuagoa daramatela. Lehen begiradan, proposatzen diren jarduerak ez direla bat ere neutroak ondorioztatzen dut eta, bigarren irakurketan, ulertzekoa dela neskek urteak aurrera joan ahala, zoritxarrez, jarduera fisikotik urruntzeko duten joera.

Indarraren ahalmena eskatzen
duten jarduerak, “oldarkor” puntua edo arriskuaren kutsua dutenak dira jaun eta
jabe. “Jaun”, hala da. Askoz gutxiago ikusten ditugu elastikotasuna,
malgutasuna edo koordinazioa eskatzen dituztenak. Nola ukatu genero adierazlez
beteta dagoen proposamena denik?
Genero etiketaz funtzionatzen
jarraitzen dugu eskolan eta eskolaz kanpoko aktibitateetan, “betiko
maskulinitate ereduaz” lotzen den konpetentzian oinarrituz, beste ezaugarri
fisikoei begira inongo orekarik bilatu gabe. Espazio partekatua bai, baina
beste hainbat arloetan gertatzen zaigun bezala, espazioa erabiltzeko proposamenak
oso alde bateko gustuetara egokituak daude.
Gorputz Hezkuntzako klaseei
begira konturatu naiz estetika edo erritmoarekin zer ikusia duen zerbait landu
nahi bada, irakasleek neskengana jotzen dutela, oso gutxitan gertatzen bada
ere. Beste ezertarako ez da beraien iritzia kontutan hartzen. Patioan, jolas
zuzenduak direnen bi egunetan ere, nabarmena da oraindik neskek eta mutilek
aukeratzen dituzten jolasen arteko bereizketa.
Patioan ikusten denez, neskek
baino jarduera fisiko gehiago egiten dute mutilek, askoz gehiago. Eta egite
horretan, lekurik ez diote uzten “beraien” jolasteko moduarekin eta aukeratzen
dituzten jolas motarekin bat ez datozen guztiei.
Balones fuera!
Balones fuera!
Inguruko presioaren ondorioz ere
badira aukeraketa hauek, noski, ez bakarrik neskek ditxosozko futbolean aritu
nahi direnean “mari-mutik” etiketa jartzen zaielako baizik eta, adibidez, eskolaz
kanpoko ekintzetan kosta egin delako pila bat mutil bat onartzea erritmikoko
gimnasian, eta onarpenak estereotipoaren etiketa dakar gainera atzetik,
aurpegira botatzen zaiona batzuetan eta atzetik dabilen kontua gehienetan.
Nerabeei
begira dela urte batzuk egin zen kanpaina etorri zait gogora, non hamabi
urtetik gora ere aktibitate fisikoaz jarraitzera animatzen zitzaien neskei.
Baina animatzeaz gain beste erabaki batzuk ere lehen bai lehen hartu beharko
liratekela uste dudalako (maskulinoko ezaugarriaz gainezka dauden espazio
guztiak orekatuz, adibidez)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina