GENERO-INDARKERIAREN INGURUKO
HAUSNARKETA
*Gai
honen materialetan agertzen diren estatistikak oso gordinak dira. Oso ohituta
gaude zenbakiak, proportzioak eta horrelakoak entzuten eta, askotan, ez diogu
erreparatzen horien atzean dagoen errealitateari, baina dokumentu hau
HEZKIDETZA gai zabalagoaren barnean egonda, eta, dagoeneko landu ditugun
hainbat materialak eragin digun sentipen horretan, modu esanguratsuagoan jaso
ditut. Egitura gabeko gizarte baten ondorioa baino, egitura okerretan oinarritutako gizartearenak iruditzen zaizkit.
Ideia batzuk azpimarratuko nituzke:
*bai erasotutako emakume
gazteen eta baita erasotzaile gizon gazteena ere (30 urte baino gutxiago),
kopuru handia da, beraz, nahiz eta zabalduta egon berdintasunean aurrera
goazela, datu objektiboek kontrakoa adierazten dute
*neska
askoren gizon oldarkorrekiko erakargarritasunak harritu egin nau
*”heroi bortxatzailea” eredua izatea gizonentzat, eguneroko
mikromatxismoen oinarriaren adierazle bat izan daiteke
*erlijioaren
nagusitasunak eta honek ezarritako emakumeen menpekotasunak (obedientzia,
apaltasuna, amabirjinaren eredua…) eragin izugarria eduki du gure kulturan
*gizarteak
erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak
*gaur
egun proposatzen den emakumearen edertasun ereduak gorputz errealen gorrotoa
eta emakumeen autoestimu eza dakartza
*interesgarria
da heterosexualak ez diren bikoteen arteko indarkeria izendatzeko polemika
*gizonek
ere parte hartzea genero ikuspegiaren heziketan garrantzitsua da, nahiz eta
egoera batzuetan kosta izan KIDE
bezala sentitzea
*eskolak
dituen erronken artean, “konfiantzazko eta segurtasun handiko espazioa
bihurtzea” oso garrantzitsua iruditzen zait
*GENERO-INDARKERIA emakume
izateagatik emakumeen aurka egiten den edozein indarkeria-ekintza da (tratu
txar psikologikoak edo fisikoak).
*INDARKERIA SINBOLIKOA esplizitoki
ikustezina dena, baino irudi, hizkuntza eta komunikabide desberdinetan
erabiltzen den narratibaren bitartez transmititzen dena. Emakumeei gizonak
baino gutxiago direla sentiarazten die, eta beldurra eta ahuleziaren sentipenak
biziarazi. Horretarako, patroi estereotipatuak, mezuak, ikonoak, mitoak eta
sinesmenak erabiltzen ditu.
*Oso datu esanguratsua iruditzen zait azken ikerketetan
gazteen KONTROLAREN
inguruan adierazten diren emaitzak:
-mutilen
%33k onuragarritzat jotzen du bikotekidea kontrolatzea.
-emakume gazteen
%28ak aitortu egiten du bikotekidearen kontrolpean dagoela.
“Kontrola, umiliazioa eta
beste hainbat joeraren zergatia norbanakoarengan dago, ez teknologia berrien
efektuan. Nerabe eta gazte guztiek erabiltzen dituzte teknologia berriak, baina
bakarrik batzuek ezartzen dituzte gatazkan oinarritutako harremanak, eta bakarrik
batzuek erabiltzen dute whatsappa eta mugikorra bikotea kontrolatzeko edota
bikotea akuilatzeko, esaterako. Teknologia berriak eragile izango balira, modu
transbersal batean gertatu beharko luke fenomenoak.”
Horrela dio Alazne Aizpitartek, psikologa eta terapeutak, "Bikoteen
Arteko Biolentzia" nazioarteko tesia burutu duena.
Arazoa
ez dago, beraz, tresnetan (askotan esan nahi izaten den moduan), baizik eta
tresna horiek ematen dituzten baliabideak direla medio, erabiltzen diren jarrera
posesibo eta menperatzaileetan.
*Egoera honen
aurrean, eskolak zeregin
garrantzitsua dauka. Honako erronka hauek azpimarratuko nituzke:
-eskola-komunitate osoak bere gain hartu
emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten faktore desberdinen identifikazioa
eta gainditzeko heziketa
-zaintzaren
etika landu, prestigioa emanez eta berdintasuna landuaz.
-genero-ikuspegia
erabili eskola barruko alderdi guztiak aztertzeko eta, baita ere, inguruan
gertatzen direnekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina